Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Kartetan ari ziren bitartean hari entzundako txiste bat kontatu zigun: pokerrean ikasten duen zakurrarena. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 264. orr.
Txistea kontatu, eta jendeak barre egiten zuen. Joxerra Garzia «Egonean doazen geziak», 2000 - 166. orr.
Stanley, konta iezaguzu txiste bat, kontatu pasadizo xelebreren bat barre egin dezagun. Xabier Paya «Desio izeneko tranbia» - Tennessee Williams, 2006 - 199. orr.
Zure oinetakoak lotzeko dina ere ez den jendeak txisteak asmatzen ditu zure lepotik. Oskar Arana «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 246. orr.
Julenen harridurarako, txisteak ez die entzuleei batere graziarik egin. Joxerra Garzia «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 181. orr.
Ezin al duzu txiste bat ondo hartu? Koro Navarro «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 161. orr.
-Ba al dakizu bitter erdiaren txistea, Sara? Joan Mari Irigoien «Ipuin batean bezala», 2002 - 81. orr.
-Non dago txistea? Koro Navarro «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 161. orr.
Golf-jokalari japoniarraren txistea erdi-erditik hondatu didazu. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 22. orr.
Klubeko kideen artean Kohni buruzko txiste bat kontatzen zen: [...]. Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 50. orr.
Politikoki egokiak diren txisteak bakarrik erabil al daitezke? Berria - Euskal Herria 2004-08-26
Nik neuk txistetzat hartu nuen. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 67. orr.
Garai batean oso txiste onak zenekizkien. Xabier Paya «Desio izeneko tranbia» - Tennessee Williams, 2006 - 200. orr.
Robertok kontatu zion txiste txar hura zerabilen buruan. Harkaitz Cano «Pasaia blues», 1999 - 93. orr.
Mikel eta Jon, antolatzaileetako batekin gipuzkoar eta bizkaitarren txiste txarrak kontatzen eta barrez lehertzen. Unai Iturriaga «Berandu da gelditzeko», 1999 - 49. orr.
Barre ttiki bat atera zitzaion, hura munduko txisterik barregarriena balitz bezala. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 200. orr.
"O! A!", oihuak eta barreak, txiste errazen bat. Xabier Mendiguren Elizegi «Uda betiko balitz», 2003 - 130. orr.
Ingeniariei buruzko haren txiste inozoek ez naute amorrarazten. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 113. orr.
Orduan ere txiste berdeak kontatu eta kontatu ari zen. Fernando Morillo «Gloria Mundi», 2004 - 101. orr.
Barre-algara egin nuen, nahi gabe, txiste lizunen bat aditzean bezala. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 102. orr.
Ondo ulertu nuen Triestekoek beren hiriaz beti egiten duten txiste gordin hori. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 182. orr.
Garia lastotik bereizten baino zailago da asmatzen noiz den burutazio bat aforismo eta noiz txiste soil. Joxerra Garzia «Egonean doazen geziak», 2000 - 135. orr.
Aitortu behar dut beste hainbeste gertatzen zaidala txikiteo giroan-eta ohikoak diren beste txiste triste horiekin ere. Joxerra Garzia «Itsasoan euri», 2003 - 80. orr.
-Kubatar txiste bat kontatuko dizut, Diego -esan zidan halako batean, betiere niri besotik helduta-. «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 170. orr.
Aspaldiko txistea dugu koadrilan. Xabier Etxabe «Lurtarra da begiratua», 2004 - 190. orr.
Medikukideek ezagutzen ninduten, eta bazekiten txiste-kontalari trebea izan nintekeela, hainbatetan. Joan Mari Irigoien «Ipuin batean bezala», 2002 - 190. orr.
Bazekiat txiste-izena duela, baina hala deitzen zaiok: Portzinkula Eguna. Xabier Etxabe «Lurtarra da begiratua», 2004 - 148. orr.
Orduko eskuindarrek kontatzen zuten txiste-itxura guztia du hona dakarkidan pasadizoak: [...]. Anjel Lertxundi «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 31. orr.
Bai, egia da, garai batean txiste uzta ederra nuen. Xabier Paya «Desio izeneko tranbia» - Tennessee Williams, 2006 - 200. orr.
· Lagunetako batek, beti txiste kontari aritzen baitzen, galdetu zuen: Zenbat ordain liteke judu batengatik? Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 86. orr.
Lagunak bere inguruan bildu eta txiste-kontatzen hasten den dontsua konspiratzailetzat hartzen du begiraleen arrazak. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 49. orr.
Gizarteak bazterrera kondenatzen duen jendearen kontura egindako txisteak izan ohi dira sarri txikiteo-txisteok: emakumea jostailu, homosexuala marikoi, eta batez besteko ez dena barregarri bihurtzen dituztenak. Joxerra Garzia «Itsasoan euri», 2003 - 80. orr.
txiste bat kontatu (4); txiste kontari (3); txiste soila (3); txiste triste (4); txiste txar (3); txiste txarrak (5)
txistea kontatu (4)
txisteak egiten (6); txisteak kontatzen (7)