Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

txispa1 (orobat txixpa g.er.) 1 iz txinparta, pindarra.

Han goiko truke horretan txispa eta su hasten da energia pilatua: bat-bateko deskargak argitasuna sortzen du hodei barnean, su-mingain adartsuen gisara.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 243. orr.

Martxan jartzeko automatizatuta zeuden makinak piztu eta txispa leherketa batek eragin zuen sua.  Berria - Ekonomia   2004-08-05

Txispa baten izarniadura bordaren barruan, kandela baten argia, eta borta zabalik.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 211. orr.

2 irud/hed

Hortxe zegok bada grazia, horrelako binomio fantastikoetatik sor daitekek txispa.     «Kuskue tanden», 2004 - 28. orr.

Nire baitan zerbait pizten duen ideia edo txispa daukadanean, niretzat ezinbestekoa da ideia horri nire bizitzan lekutxo bat egitea.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 245. orr.

Txispa falta omen zitzaion aurtengo Aimarri, txispa besoan.  Berria - Kirola   2004-05-26

3 irud/hed gatza, biperra.

Artikuluetan zuzentasunaz, gaiak duen interesaz eta hizkuntza aberastasunaz gain «txispa eta gatza» saritzen dituztela esan zuen.  Berria - Gaiak   2006-03-11

Badakik Raulek zer-nolako txispa duen hitz egiteko garaian.  Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua», 2004 - 159. orr.

Txispa eta poxa galtzeko bideak dira.  Andoni Egaña   «Hogeita bina», 2004 - 38. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

txispa falta (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus