Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

txiskero 1 iz pizgailua.

Zigarro bat piztu du eskaileretan behera, Eñautek goiz batean mesanotxe gainean ahaztuta utzi zuen txiskeroaz.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 96. orr.

Txiskeroaz sutu zituen bien zigarretak.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 222. orr.

Txiskero baten sugarrak argitu zuen haren aho ingurua.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 18. orr.

Rosak txiskeroaren garra hurbildu zuen ezpainetara eta zigarroak su hartu zuen astiro.  Aritz Gorrotxategi   «Egurra Pinotxori», 2002 - 94. orr.

Kostoa plastikotik atera eta mahai gastatuaren azpitik, erdi ezkutuan, hasi zen txiskeroaz desegiten.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 121. orr.

Jakina, txiskeroentzat harritxoak behar dira, eta neurri jakin batekoak, hain zuzen.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 192. orr.

Gabiri gustatzen zaio txiskeroaren klik-klak hori.     «Bizia lo», 2003 - 87. orr.

Lulu ekartzen dio gogora, eta Zippo txiskeroa, eta Winston kontrabandokoa.     «Bizia lo», 2003 - 87. orr.

Orain ez du erretzen, poltsan betiko txiskero metalikoa gordetzen badu ere.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 171. orr.

Zigarro bat hartu eta autoko txiskeroaz piztu zuen.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 129. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Albertori men, txiskero-harritxo bat ogi-parte bat kotizatzen zen, hots, bizi-egun bat.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 194. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

txiskeroa atera (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus