Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
txirulari (orobat txululari g.er.) iz txirula-jotzailea.
Maulen, txirularien zein txalapartarien harrera ukan zuten; Ezpeletan, ostatu eman zieten. Berria - Euskal Herria 2004-06-22
Bi musikari izango ditu ondoan: Muriel Dupin harpa jotzailea eta Marise Graciet txirularia. Berria - Kultura 2004-12-19
Alferrik izan zitzaizkion txirularien doinu sarkorrak, alferrik atabalarien dei alaiak, alferrik zirtolarien joko eta txantxak, alferrik maitaleen igurtzi eta ferekak. Felipe Juaristi «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 221. orr.
Beste pertsonaia arraroenetako bat arlote txirularia zen. Jon Arretxe «Larunbatak», 2001 - 84. orr.
hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)
ehun txirulari (3)