Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

txirtxildu, txirtxil(du), txirtxiltzen 1 du ad txirtxilatu.

Laster ekin zion vendettari, besoa erauzi nahi zidan, bide batez eskua txirtxildu eta bizkarrezurra desegin, hori dena irribarretsu.  Joxean Sagaztizabal   «Kutsidazu bidea Ixabel», 2003 - 91. orr.

Lau neska ahots ziren, lau ahots zorrotz, laurak barealdi hura zulatu eta txirtxildu zutenak, laurak marinelen bihotz sinple eta gogortuak jo zituztenak.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 63. orr.

Mantala ere, txerri-oilo-txahal-arkume-odolaz blai, eta nolaz ez zuen eskolan abererik zatikatzerik, deklinabidea eta aditzak txirtxiltzen zituen.  Joxean Sagaztizabal   «Kutsidazu bidea Ixabel», 2003 - 70. orr.

Etsaien bihotz-arimetan etsipenaren hazia sartzea eta han, minbizia balitz bezala, zabaldu eta garatzea, gorputza ezik, gainerakoa txirtxilduz.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 192. orr.

2 (era burutua izenondo gisa)

Airean arropak, pertsonak, oihuak eta metal txirtxilduaren hotsak, sua eta anbulantziak.  Joxean Sagaztizabal   «Kutsidazu bidea Ixabel», 2003 - 85. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus