Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

txirtxilatu, txirtxila(tu), txirtxilatzen 1 du ad lehertu, desegin, birrindu. ik txirtxildu.

Erdian harri eta adreiluzko tximinia gaitza, kanoia dena txirtxilatua, itxura bitxikoa.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 146. orr.

Dena dago kendua, apurtua, txirtxilatua.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 147. orr.

Bestela, hegoak moztuko dizkiat, eta birrindu egingo haut, eta txirtxilatu, eta xehatu...  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 123. orr.

Irun beharrean, emeki-emeki txirtxilatzen zuen artilea beraren inguruan hegan ibiltzen ziren malutatxotan.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 52. orr.

Zanpa-zanpa egin eta txirtxilatu egingo zuen bertan gustura.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 121. orr.

Luzatu zuen eskua jaulierrak eskaintzen zion papera hartzeko, baina zerbitzuburuak tati egin zion, hartu eta txirtxila ez zezan.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 256. orr.

Urte berean txirtxilatu zituzten [Sacco eta Vanzetti] aulki elektrikoan, 1927ko abuztuaren 23an.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 64. orr.

Terrazako biztanle horiek ez dute jakingo, ordea, goiko pisuetatik erori eta bertan txirtxilatuta geratu zela langile bat.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errekarteko koadernoa», 2001 - 141. orr.

Papera txirtxilatuta komunetik beheiti botatzera nindoala [...].  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 184. orr.

2 (era burutua izenondo gisa)

Hartarako, behar zutela ondo-ondotik soildu beren buru gainak eta bertan behera bizkor bota, hartara behartuz gero, beren iduneko txirtxilatuak eta beren mahuka kolorezkoak.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 110. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus