Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

txirrista 1 iz jolas tresna, etzanda nahiz eseririk jaisteko azal irristakorreko malda duena.

Txirristan irrist eginez jaisteko, altu egon behar du.  Arantxa Iturbe   «Ai, ama», 1999 - 68. orr.

Gargantuaren txirristaren amaieran dauden koltxoien gainean erori zen Uxue, onik.  Iban Zaldua   «Etorkizuna», 2005 - 43. orr.

Kirol zelaira zuzenki iristen zen argiak aparteko zehaztasuna ematen zien txirristei, saski-zutabeei, lurreko marrei.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 334. orr.

Lorategia baino gehiago jolasleku txiki bat zen, bazter batean zabuak, beste batean plastikozko txirrista bat eta bitartean jostailu eta gomazko baloi andana bat ageri zirela.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 106. orr.

Txirrista gehienak amak ez iristeko apropos eginak dira.  Arantxa Iturbe   «Ai, ama», 1999 - 68. orr.

Irristaka joan zen harrizko txirristan behera, harik eta bukaeran bere poltsarekin topo egin zuen arte.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 226. orr.

Jolas orduetan, katedraleko eskaileraren alboetako baranda erabiltzen zuten txirrista gisa.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 170. orr.

Sorbalda makurtu eta buzoiaren ahotik begira geratu zen, postala txirrista ttikian behera nola irristatzen zen entzun eta barruraino heltzen zela ziurtatuz.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 21. orr.

Txirrista amaigabe, likits eta ilun batean behera jaistea bezala izan zen.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 252. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Txirrista-lekurik eta kulunpiorik gabe, hots, jolasik gabe.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 157. orr.

Lehenengo ateak, sarrerakoak, isiltasunetik hitzera, errealitatetik fikziora, aspertasunetik poztasunera eramango gintuzke; bigarrenak, irteerakoak, txirrista forma izango luke nolabait esateko, eta bere eginkizuna itzulbidea leuntzea, samurtzea izango litzateke.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 98. orr.

· Harea-txirristetara iritsi eta salto egin dute beraiek ere.     «Bizia lo», 2003 - 67. orr.

Kalearen bukaerara iritsita, nasaren ondoko zabor-txirrista grisaren gainean etzan zen.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 103. orr.

3 txirristan adlag irristatuz.

Nolaz izan zen hain txoroa, galdetu zion, harkaitzetan txirristan ibiltzeko bitxiak jantzita?  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 97. orr.

4 txirrista egin irrist egin.

Ura belaunetaraino zeukanean txirrista egin eta jausi egin zen uretara, denon gozamenerako.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 18. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

txirrista egin (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus