Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

txirringa1 1 iz bizikleta.

Parkeko gune batzuk txirringak uzteko atonduko dituzte.  Berria - Euskal Herria   2006-04-12

Kanpoan utzi du txirringa, hormaren kontra.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 62. orr.

Polita behar du dena eman ondoren, txirringa gainean hustuta doan ziklistarentzat, lagunak irabazi duela jakitea.  Berria - Kirola   2006-04-05

Giharretako nekea errekuperatu txirringa estatikoa eginda.  Berria - Kirola   2004-11-02

Goenaga orain dela lauzpabost urte hasi zen kirola serio samar hartzen, mendia eta txirringa batez ere.  Berria - Kirola   2004-07-31

2 (hitz elkartuetan)

Noizean behin hor ikusten dugu Bombai aldean ohikoak diren taxi-txirringa horietakoren bat.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 331. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus