Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Indartsuenak ez du beti irabazten, txirrindularitza pedalei eragitea baino askoz gehiago da. Berria - Kirola 2004-11-24
Oinarri sozialik gabeko kirola da txirrindularitza. Berria - Kirola 2004-11-28
Mikel Zarrabeitia txirrindulariak alde bat uzten du txirrindularitza, 33 urtetan. Herria 2004-01-01
Zein garaitako txirrindularitza atsegin duzu gehien? Berria - Kirola 2006-03-01
Australiako txirrindularitza maila gorenean dago azkenaldian. Berria - Kirola 2004-02-12
Estimazio handia du euskal txirrindularitzak atzerrian. Berria - Harian 2005-04-03
Txirrindularitzaren munduan barneratzen du testuak irakurlea, bizitasun handiko elkarrizketa ironikoen bitartez. Berria - Kultura 2006-01-31
Passo Gaviak, dena den, ez du eguraldi txarrik behar txirrindularitzako ikur bihurtzeko, berezkoa baitu kategoria hori. Berria - Kirola 2004-05-27
Txirrindularitzako munduko xapelgoan frantsesek ez dute oraindik urrezko medailarik bereganatu. Herria 2002-10-03
Txirrindularitzan babeslea galtzen bada, dena galtzen da, ez dago irtenbiderik. Berria - Kirola 2004-11-28
Heldu den urtean Pro-Tour delakoa jarriko da abian, Txirrindularitzako Munduko Liga. Berria - Kirola 2004-04-21
Txirrindularitzan, Iban Mayo bizkaitarrak gaitzeko balentria egin du astebeteko Dauphiné-Libéré lasterkaldia irabaziz. Herria 2004-06-17
Hirutan egon da txirrindularitza profesionala uztear. Berria - Kirola 2004-04-14
Erlojupekoa errepideko txirrindularitza profesionalean lehiatzeko moduetako bat da berez. Berria - Gaiak 2004-02-11
Non eta Mortirolon, txirrindularitza modernoko harribitxian, inoiz igo den mendate malkartsuenean. Berria - Kirola 2004-02-17
Giroan puri-purian azaleratzen delako egunero Italiako txirrindularitza erasokorra, mugitua. Berria - Kirola 2004-05-08
Eskualde ederra da hura, txirrindularitza ikusgarria ikusteko apropos-aproposa. Berria - Kirola 2006-05-04
Errepideko txirrindularitzan aditua da, eta bulegoko kontu ezkutu eta ilunen jakitun ere bai. Berria - Kirola 2006-03-01
Nazioarteko txirrindularitza egutegiko proba nagusietan. Berria - Kirola 2004-01-10
Lore asko entzuten dira zuri buruz txirrindularitza giroan. Berria - Kirola 2004-11-24
Gure helburua txirrindularitza zaletasuna zabaltzea da. Berria - Kirola 2004-07-10
Alemaniako Itzuliaren alde egiten dute, Euskal Bizikleta baztertuz, jakina denean Alemaniako txirrindularitza tradizioa Euskal Herrikoa baino askoz txikiagoa dela. Berria - Kirola 2004-06-02
Kaikuk arnasa eman dio Euskal Herriko txirrindularitza harrobiari. Berria - Kirola 2004-11-24
Pozik txirrindularitza kazetariok. Berria - Kirola 2006-03-09
Afizionatuetan epe bat egin ostean, txirrindularitza jardunean jarraitzeko aukera oso txikia da, eta Kaikuk aukera hori nabarmen handitu du. Berria - Kirola 2004-11-24
Euskaltel Euskadi txirrindularitza taldeak, berriz, gaur aurkeztu behar zuen UCI Pro Tourrerako taldea Hondarribiko (Gipuzkoa) Hondartza kiroldegian. Berria - Harian 2005-01-27
Belgikako Txirrindularitza Ligako Diziplina Batzordeak lau urteko zigorra eskatu du Jo Planckaert, Chris Peers, Johan Museeuw txirrindulari profesionalentzat. Berria - Kirola 2004-09-01
Zaila da Nazioarteko Txirrindularitza Elkargoaren aldeko edo itzuli handien antolatzaileen aldeko jarrera hartzea, baina UCIren jarrera beste aldearena baino harroputzagoa da, itxuraz. Berria - Kirola 2006-01-04
Espainiako Txirrindularitza Federazioak Aitor Gonzalez ustezko dopin kasuagatik zigortzea proposatzen zuen txostena artxibatzea erabaki du. Berria - Kirola 2006-04-25
australiako txirrindularitza (5); belgikako txirrindularitza (3); euskal txirrindularitza (4); frantziako txirrindularitza (3); italiako txirrindularitza (7); nazioarteko txirrindularitza (48); nazioarteko txirrindularitza elkargoa (12); nazioarteko txirrindularitza elkargoak (22); nazioarteko txirrindularitza elkargoaren (6); nazioarteko txirrindularitza elkargoko (3)
txirrindularitza elkargoa (12); txirrindularitza elkargoak (22); txirrindularitza elkargoaren (6); txirrindularitza elkargoko (3); txirrindularitza elkarteak (5); txirrindularitza federazioak (14); txirrindularitza profesionala (4); txirrindularitza profesionalean (6); txirrindularitza taldeak (3); txirrindularitza utzi (6); txirrindularitza utziko (3)