Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

txirrin (orobat tirrin g.er.) 1 iz deitzeko tresna, elektrizitatearen bidez-edo higiarazten den mailuka batek jotzen duen ezkila batek osatua.

Hatza berriro txirrinerantz hurbiltzen ari nintzelarik, urrats hotsa entzun nuen ateaz bestaldean.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 92. orr.

Txirrinaren zaratak isilarazi zuen Albertoren marmarra.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 223. orr.

253. zenbakian izenik gabeko zenbait txirrin zeuden.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 83. orr.

Txirrinak jo zuen: gizaseme gazte bat zen, garai eta argala, Errege Gudarosteko teniente-jantzian.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 90. orr.

Zazpi-zazpietan txirrinak jo zuen eta Dyer eta bere bi laguntzaileak azaldu ziren.  Xabier Olarra   «Iruzurgilea» - James Cain, 2002 - 88. orr.

Txirrinak hiru aldiz jo zuen.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 274. orr.

Une horretan bertan txirrina jo zuten; etxejabea zen.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 25. orr.

Bi egun geroago, eguerdi aldera, bulegoan zegoelarik, ateko txirrina joka hasi zen.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 137. orr.

Atezainaren etxean txirrina jo eta zain geratu zen.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 257. orr.

Behera jaitsi eta 3B pisuko txirrina jo zuen.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 128. orr.

Del Vallek Weberren etxeko txirrina jo zuen, eskularruz bilduriko esku batez.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 239. orr.

Behin eta berriz sakatu zuen txirrina.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 207. orr.

Txirrina bigarren aldiz zanpatu arte ez zen atea ireki.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 99. orr.

Bostak pasata ziren txirrinaren hotsa entzun zenean.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 305. orr.

-Ez dut txirrinik entzun, ama -zuritu zuen bere burua Andonik.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 125. orr.

Iratzargailuaren txirrina.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 101. orr.

Esnagailua, osterantzean, ondo dago: zortzietan txirrinaren mihiztoa, eta txortena jasoa, txirrinaren bozgora baimendu duen polizia bailitzan.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 282. orr.

Mutikoek bizikleten txirrina jotzen zuten eta pedalei eragiten zieten.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 154. orr.

Telefonoaren txirrinak eten zuen Nabucco.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 26. orr.

Utzi zure mezua txirrinaren ostean.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 14. orr.

Haren mugikorraren txirrinak jo zuela profitatuta zutitu nintzen.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 390. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Carl Sandburg poetak oparitu zion txirrin zaharra entzuten zen ilunean kantari.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 14. orr.

Abiatu da txirrina berriarekin kaletik behera.  Berria - Euskal Herria   2004-09-23

Idazmahaiko kaobazko besaulkian erdi etzanda txirrin elektriko bat jo zuen.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 142. orr.

Bat-batean, iluntasunean, hautsaren eta armiarma-sareen erdian, non edo non sabaiaren azpian, berpiztu egin zen txirrin elektrikoa.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 22. orr.

Sakeleko telefonoen txirrin urduriak entzuten dira.  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 127. orr.

Jabetu egin nintzen bat-batean bizikletaren altzairuzko txirrinaren ispilu-distiraz edo enborrak azalean zeukan goroldio mantxaz.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 166. orr.

Abuztuko ortziral horretan, beheko txirrina jo ondotik, esperoan gelditu nintzen, ateari kontzen niola.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 51. orr.

Hurrengo goizean ateko txirrinak esnatu ninduen.  Jasone Osoro   «Korapiloak», 2001 - 31. orr.

Antzinako txirrina dauka, bere zaratarekin etxe guztia betetzen duena.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 172. orr.

Irteteko txirrinak jotzen zuenean, Pito, Poli eta ni lehenengoetakoak izaten ginen eskolatik irteten.  Pedro Alberdi   «Kafka Bilbon», 2002 - 128. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Zeren bada oraindik txirrin hari bat ministroa eta atezaina lotzen dituena.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 103. orr.

Telefonoaren txirrin joaldiak moztu egin ziren.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 169. orr.

· Bederatzietan Inesen etxeko atarian nengoen txirrin-joka.  Aritz Gorrotxategi   «Egurra Pinotxori», 2002 - 36. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Ospitalean ere lege bera dago eta kea sortuz gero alarma txirrina entzuten da.  Berria - Harian   2005-11-04

Telefono txirrin bat joka.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 169. orr.

Eskola-txirrinak jo du eta ilara bitan lerrokatu gara, isil-misilik, hogeina haur inguru.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 10. orr.

5 txirrin hots (orobat txirrinots g.er.)

Sarrerako txirrin-hotsa entzun zen. Telefono baten txirrin-hotsa nabaritzen zuela iruditu zitzaion.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 515. orr.

Neure barru-barruan, zerbait hasi zitzaidan barrena jaten, esan egin behar niola, nekien guztia jaulki behar niola, bat-batean txirrin hotsa aditu zenean.  Xabier Olarra   «Iruzurgilea» - James Cain, 2002 - 35. orr.

Telefonoaren txirrin-hots etengabeak artazi txikien modura ebaki zuen ilunpea.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 113. orr.

Piera eta biok Natalinarekin gelditu ginen bakarrik etxean, eta gau batez txirrin-hots fuerte batek gu iratzarri eta hagitz izuturik jaiki ginen.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 131. orr.

Oraintxe puntuan [...] txirrin hots indartsu, luze, sarkor bat entzun da.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 155. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus