Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Aldamio koxkor bat eraiki zen, txirrika bat atondu, gida-sokak paratu. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 251. orr.
Auzoan bazuten putzadera lurpeko bat, ur ateratzeko txirrika, urontzi, kate eta guzi. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 54. orr.
Orduan, zilarrezko haria eten egingo zaik [...] pitxerra iturrian puskatuko, eta putzu gainean txirrika zartatuko. Elizen arteko biblia Koh 12,6
Bertze batzuk [...] gazteluko kanoi handiak desmuntatzen eta orga batzuetara igotzen ari ziren, txirrika baten laguntzaz. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 130. orr.
Bi txirrika handi ikusi zituen masta nagusitik brankako trinketera lotutako soketatik zintzilik. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 156. orr.
Hantxe egoten zen eserita, bere txirrika eta artile-haria eskuetan. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 266. orr.
Hatzak mantso-mantso erabili zituen txirrika artean. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 267. orr.
Txirrika bidezko sistema baten berri eman zigun tentsio altuko kableetan erabiltzeko. Rafa Egiguren «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 117. orr.
Txabolak teilatu bat zuen txirrika sail baten bitartez itxi eta ireki zitekeena. Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 41. orr.
Ehunka kotoi-bala zeuden pilaturik bertan, eta ontzigainetik haraino garraiatzeko txirrika-sistema bihurri bezain eraginkor baten berri eman zion Andreasek aitari. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 92. orr.
Zurezko txirrika bat emana zioten, gain-gainean iltzetxo batzuk zituena josirik bira osoan eta haien inguruan artile-hari distiratsuak lotzen aritzen zen, zuzendutako buru-orratz batzuen bidez. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 261. orr.
Horrela iragan zen Katherineren lehen gaztaroa, atsoak farfailgintzarako kuxintxo baten aurrean esertzen eta pazientziaz txirrika guztietako hariak xuxen gurutzatzen irakatsi aurretik. Juan Garzia «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 104. orr.
Bi soldadu txirrika batean bildutako txarrantxa-haria askatzen ari dira, auskalo zer hesitzeko asmotan. Harkaitz Cano «Belarraren ahoa», 2004 - 46. orr.
Etxetxoa hari-txirrika baten tamainakoa baitzen orain, oso-osorik segitzen zuen arren. Julen Gabiria «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 290. orr.