Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

txirri2 (orobat xirri g.er.) 1 iz jarioa.

Belarria erne paratuz gero, marmar ozen baten modukoa aditzen zen, gangatik jareginik lurraren kontra kanka jotzen zuten mila tantena eta zilar urtu gisara pil-pil isurtzen eta zoruko pitzaduretatik leize-sakoneratzen ziren txirriena.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 142. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Urmael borobileko ur-xirri entzungaitza han, beti ari... Clark Gable-renen estilora zeramatzan bibote-txirriak, eta ile beltzezko xerloak ageri zituen ia nonahi.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 32. orr.

3

Gure pittina, txirria, pittina.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 204. orr.

4

Liburu txiki distiratsu bat ari zen irakurtzen, txirri arraultz baten antzeko azal ñabarrekoa.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 180. orr.

5 txirri-txirri

Ez zegoen esaterik une hartan ari zuena euri-jasa zenik, baina txirri-txirri ari zuen euria, aski bizi.  Aitor Arana   «Bost ahizpa», 2005 - 25. orr.

6 iz

Gauean handik txirri-txirri ura, edo kafesnea, kanpora, Nemesiori ohea bustiz...  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 226. orr.

Kanpoan gau betea zen eta txirri-txirrien astrapala itzela.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 69. orr.

Gure oinetakoen hotsa entzuten zen: larruzko zolaren tak-tak lehorra ikasketa-buruarenek, gomaren txirri-txirria nireek.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 114. orr.

7 txirrian turrustan.

Ugalde erdia berarekin balerama bezala, bere hegaldiari ekin zion, ura alde guztietatik txirrian isuriz, argazki-kameren kli-kla etenen artean.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 40. orr.

Zuku guztia txirrian baitzerion frutari.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 49. orr.

8 txirri-txarra

-Baina tira -esan zuen Ignatius Gallaherrek-, hemen gaudek, horrelako gauzen berririk gabe txirri-txarra aurrera egiten duen Dublin zahar honetan.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 113. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus