Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

txirla (orobat xirla g.er.) 1 iz jateko on diren zenbait itsas molusku maskor-bikori ematen zaien izena (Tapes, Venus, Mytilus generoak).

Eguneko ostrak, jan txirlak orain, dastatu frantses erara prestatutako gure muskuilu gozoak.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 195. orr.

Goizero, argitu orduko, txangurro, karakoil, txirla, muskulu, lanperna eta arroka inguruan bizi diren edozein izakiren bila abiatzen ziren.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 216. orr.

Arreta handiz ikusi zuen nola ateratzen zituen txirlak maskorretatik bere atzamar arrosa eta finez.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 304. orr.

-George, nik oso-oso atsegin ditut txirla egosiak.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 303. orr.

Txirlak eta txibiak ontziratzeko kaxa hutsak.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 156. orr.

Ume mihi-lasterrak eta ahots-kantariak, txirlak bezain zapalak bularrak, txotxongiloen eta trizikloen inguruan zeuden bilduta.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 204. orr.

Itsas hondoan dagoen fuel-olioak muskuiluak eta txirlak pozoitu ditu.  Berria - Gaiak   2004-03-28

Berak atonduriko plater bete arroza txirlekin irensten nuen bitartean.  Josetxo Azkona   «Patata soro bat», 2004 - 50. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Behin bakarrik gogaitarazi zenuen nolabait ere, txirla-zukua isuri zenionean bizkarretik behera.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 124. orr.

Zetazko galtzerdiak, harizko zapiak, txirla-maskorrezko botoiak, [...].  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 266. orr.

Txirla-katilu zilar-kolorekotik irteten zen lurrina lanpararen pantailaren erlantz arrosaren inguruan kiribiltzen zen.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 304. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus