Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

txiripa1 1 iz zorte kolpea, zortealdia.

Eta hara zer txiripa, zer txanpa eta zer kointzidentzia: Elsaren hatz-markak bai, eureka, haiek bat zetozen errebolberrari itsatsitakoekin.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 68. orr.

Halabeharra hitza, berdin-berdin erabil liteke euskaraz txiripa adierazteko, kasualitate hutsa alegia, ala patua, izarren zeinuetan gertatu behar zuela idatzitakoa.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 33. orr.

Probabilitateen kalkuluaren erruz -txiripa batengatik, alegia- egokitu nintzen ni hilketa bat gertatu zen lekuan.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 123. orr.

-Ez didazu sinetsiko, baina txiripa bati esker ikusi ahal izan dut dena, aingeru goardakoak edo, lagundu dit, antza.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 217. orr.

Gizaki horiek ere elikatzeko produktuak bertaraino helaraztea denok bete beharreko giza eskubidea da, ez karitatearen aplikazioaren txiripa.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 114. orr.

-Nik ez dut txiripetan sinesten.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 217. orr.

Txiripatzat hartu nuen, ordea, bien arteko lotura.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 67. orr.

Eta txiripa batean amak keinu itsusi hura ikusi izan balio, zer, e?, zer?  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 133. orr.

2 (izenondoekin)

Argazkia ikusi duen jende asko hurbilduko zaizu hau eta hori esaka; zuk, jaramonik ez; txiripa hutsa izan zen argazkiarena eta zu han tokatzearena, entzun?  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 95. orr.

Nobela haietako gehienetan kontatzen zena ez zela, azken batean, txiripa harrigarri batzuen pilaketa baino.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean», 2004 - 77. orr.

Txiripa handiegia eta unerik egokienean gertatua zen sinesgarria izateko.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 97. orr.

· Txiripa hutsez topatu nuen.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 124. orr.

3 txiripaz zorioneko ezustekoz; ozta-ozta.

Alabaina, higanota, txiripaz berriro ere, bizirik atera zen.  Martin Anso   «Elezaharren bidetik», 2004 - 102. orr.

Ea luxuzko klub edo zulo haietan txiripaz arrastoren bat aurkitzen ote zuen, nondik edo norantz jo zezakeen jakiteko.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 59. orr.

Txiripaz gaude bizirik.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 235. orr.

Kasu akzidentalak, kasualitatezkoak, txiripaz proposizio egiazko suertatzen direnak.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 107. orr.

Tabernan -txiripaz aurkitu nuen-, arimarik ez.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 105. orr.

Marro ere ia-ia atxilotu zuten, baina txiripaz egin zuen ihes.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 70. orr.

Eta txiripaz ez zitzaion ongi atera.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 149. orr.

4 txiripazko izlag

Ez da neurtitz-idazlerik, txiripazko eta ezteusena izanik ere, bere soneto perfektoa zizelkatu (aditz hori ez da arrotz izaten halakoaren solasean) ez duenik.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 29. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

txiripa hutsa (5)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus