Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Ematen du koadro arrunta dela, hondartza bateko txiringitoko horman eskegitzeko. Unai Elorriaga «Van't Hoffen ilea», 2003 - 179. orr.
Hondartza, patata tortilla, txiringito eta ume kakatien sasoia amaitu da. Sonia Gonzalez «Ugerra eta kedarra», 2003 - 20. orr.
Zaindu txiringitoa, jefa, esan nion Maialeni, limurtzaileen moduan. Lander Garro «Orain galdera berriak ditut», 2004 - 125. orr.
Hondartza ta udako txiringitoetan lan egiten dutenek [...]. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 331. orr.
Chichiriviche Macondo dela iruditu zait, era guztietako eta ordenik gabeko txiringito zaratatsuez betetako dekadentzian sartua ageri den Macondo zikina. Pako Aristi «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 68. orr.
EHNE ez dago sindikatu berriak sortzearen aurka, baina «negargarria, lotsagarria eta patetikoa» deritzo Aldundiak halako «txiringitoak» sortu nahi izateari, «nekazaritzaren ordezkaritza errealaren gainetik egiteko». Berria - Ekonomia 2006-02-25
Azkarraga jaunak txiringito hori antolatu du bere enplegua justifikatzeko, eta ez duelako ausardia politikorik [...] benetako Enpleguaren Euskal Kontseilua sortzeko. Berria - Ekonomia 2004-09-16