Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

txirikorda 1 iz hiru ile xerlo edo gehiago elkarren artean behin eta berriz gurutzatuz eratzen den bilduma, muturrean lotzen dena.

Adatsa lau txirikordetan jaitsi eta ferekatu egiten zion sorbalda ezinago zuria.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 308. orr.

Ilea hiru txirikordatan bildua zuen buru gainean, koroa balitz bezala.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 152. orr.

Hantxe zegoen, leizezulo batean, txirikorda ederreko ninfa.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 21. orr.

Txirikorda ederreko jainkosaren ate aurrean gelditu nintzen; oihuka deitu nion.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 67. orr.

Han bizi da Kalipso, txirikorda ederduna, amodioz zaindu ninduen jainkosa ikaragarri hura.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 89. orr.

Bakeroz jantzitako eta ilea dozenaka txirikorda bihurrietan orraztua zuen neska bat.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 66. orr.

Aingerutxo bat zirudien, bere arkume aurpegia inguratzen zioten bi txirikorda haiekin.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 187. orr.

Ellenek burua inarrosiz askatu zuen ilea eta txirikorda bat egin zuen bi eskuez.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 294. orr.

Ostatuko indiar etxekoandre txirikorda belzdunak ikerlariak ginela uste zuen, nonbait.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 57. orr.

Perlez, turkesez eta kornalinez nahasitako zintzilikario aberatsak txirikorda luzeen muturretan dar-dar.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 316. orr.

Ama Birjinari promes egitera geure ile-txirikordak moztu eta eskainiko genizkiola aita sendatzekotan.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 90. orr.

2 (sokekin edo, era berean egiten dena)

Buruan jaun gazte batek kapela bat eraman zuen, xingola ordez txirikorda zuena inguruan. azkenik, tatariarrak, oinak txirikorda alaiez apainduriko botekin babestuak eta bularraldeak brodatuez josiak.  Xabier Olarra   «Estilo-Ariketak» - Raymond Queneau, 2005 - 87. orr.

Aitak zeta paperetan bildu eta txirikordaz lotutako fardeltxoa atera du idazmahaiko tiraderatik.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 19. orr.

3 irud/hed

Eskua luzatu nion Adari, eta, lehendabiziko erreparoak gainditu eta gero, dantzarien txirikorda luzatu genuen, Herio genuelarik beti ere dantzaburu.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 35. orr.

Ez zitzaidan hartarako motiborik falta orduen txirikordak ekarri zidan arrosarioan.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 314. orr.

Beste kontu asko ere esan zidan emakumeak inoiz akabera izateko itxurarik ez zuen bakarrizketa haren txirikordan.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 270. orr.

Ezkerreko hanka bazihoan dantzaldiko mugimenduari ekitera, hasia zen airean txirikorda bat egiten.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 219. orr.

Muinen txirikordan egundoko buruko mina ari zitzaiola zirudien.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 99. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

txirikorda ederduna (4); txirikorda ederdunak (4); txirikorda ederreko (3); txirikorda handi (3); txirikorda luze (4); txirikorda luzeak (4)

kapela txirikordaduneko (4)

txirikordak egiten (3); txirikordak moztu (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus