Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
txirene izond asmotsua eta adar-jotzailea.
-Gizon txirenea, Bilbon esaten den moduan esanda -esan zuen bisitariak. Edorta Jimenez «Kilkerren hotsak», 2003 - 24. orr.
Gizon isila zen Manuel fabrikan, Mantxako gazte txirenetik arras aldatua. Urtzi Urrutikoeetxea «Auzoak», 2005 - 20. orr.
Madrilgo Sarearen hori idazle txirenearen beste ateraldi xelebre batzuen sortan sartuz, barregura kasik ezin eragotzi. Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 146. orr.
La Gacetako zuzendari jauna den eskuindarrari txirene begitantzen zaio Desperdicios -hondakinak- ezizena. Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 38. orr.