Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

txirbil 1 iz zuraren gainetik marrusketa-edo pasaraztean ateratzen den xafla modukoa, mehea eta kiribila; xafla horien multzoa.

Metala urratzearekin batera, txirbil fin-finak harrotzen zituen zizelak.     «Kuskue tanden», 2004 - 108. orr.

Egurra marruskatzeko makinen eta zerren artean, etzanda egon behar izan genuen txirbilaren gainean.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 55. orr.

Arotza, iltzeak ahotik kendu, amantaletik txirbila astindu eta zain geratu zen.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 102. orr.

Amak txirbil batzuk bota zituen su-zulora.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 146. orr.

Urratu papera eta, txirbil artean hain justu ere, hexurrezko uztaitxo bat ikusi nuen.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 359. orr.

Txirbilen artean zerbaiten bila ari dela ikusi du.     «Kuskue tanden», 2004 - 204. orr.

Txirbilez beteriko lastairen gainean.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 195. orr.

Nik esango nuke parkeak iman batek bezala jokatzen duela eta, metalezko txirbilak bezala, Caulfieldek burutzen dituen ekintza guztiek norabide hori hartzen dutela.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 134. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Txirbil poltsa bat lortu, eta lurrean lo egin ahal izango dugu.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 192. orr.

Eskailerako esku-karrila arras-arras lixatzen segitzen du, txirbil hautsa erortzearekin batera zuraren baitako begi batzuk itsutu eta barruragoko begiak eta korapiloak agerian utziz.  Harkaitz Cano   «Belarraren ahoa», 2004 - 101. orr.

Eskua pasatzen zuen gainazaletik, txirbil arrastoak kentzeko, eta putz egiten zuen horrekin batera.     «Kuskue tanden», 2004 - 202. orr.

Mailua utzi eta eskua pasatu zuen plakaren gainetik, eta putz egin zion gero, txirbil hondarrak kentzeko.     «Kuskue tanden», 2004 - 109. orr.

3 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Kolpe haiek ahalik eta gehien leuntzeko, zapi bat zur txirbilez beteta jarri du Peterrek ate buruan.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 44. orr.

Lantzoi meheek, zurrun-zurrun, eztainu txirbilak ziruditen.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 147. orr.

4 irud/hed

Bikaina izan zen interpretazioa, begiak malkotan jartzerainokoa, eta amaieran eskuetatik txirbilak atera arte ekin genion txaloka.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errautsen distira», 2002 - 129. orr.

Bihotzetik erauzitako txirbil multzoa dira erroberaren arrastoak.     «Kuskue tanden», 2004 - 213. orr.

Ez dago lekurik non ez den pizza papurrik edo Parmako gazta txirbilik.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 40. orr.

Oraindik gorde du pagoak, bere txirbilezko memorian, 5.000 urte iraun zuen ibilaldiaren oroimena, mugimenduaren nostalgia.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 138. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus