Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
"Hotza dago" esan du batek, makurtu eta eskua txipli-txapla sartuta. Xabier Mendiguren Elizegi «Uda betiko balitz», 2003 - 73. orr.
Mutilaren ibilera sentitzen dut, txipli-txapla, urrutiratzen. Anjel Lertxundi «Zorion perfektua», 2002 - 23. orr.
Bere bila itzul zitezen gerlariei deitzeko asmoz besoa altxatu zuenean, txipli-txapla batek, negar-zotin batez lagundua, bere arreta erakarri zuen. Joanes Urkixo «Gerlari zuria», 2004 - 64. orr.
Baina bere zakilak nire baitan jarraitzen du mirakuloski, hain atsegina dudan txipli-txapla hori entzuten dut. Juan Martin Elexpuru «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 84. orr.
Harriekin txipli-txaplaka ibai bazterreko ur uherretan. «Bizia lo», 2003 - 141. orr.
Bi ordu baino gehiago neramatzan, barra pareko jarleku garaitik ikararik egin gabe, ene burmuinetako kaka artean txipli-txaplaka. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 8. orr.