Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Pentium IIko txip batek, eta hau izan da mendearen azken urteetan gehien erabili izan den txipa, 7,5 milioi transistore inguru ditu barruan, eta bit bakoitza mila atomo inguruan dago bildua. Pello Salaburu «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 73. orr.
Ordenagailuko txip baten tamainukoa da aparatua, eta irrati uhinak helarazten ditu. Berria - Gaiak 2004-04-08
Apple ordenagailuak Intelen txipekin funtzionatuko dute aurrerantzean. Berria - Gaiak 2006-04-01
Aginduak buruan jarritako txip baten bidez obedituko balituzte bezala, denek eusten zidaten mugi ez nendin, eta are gutxiago ihes egin nezan. «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 232. orr.
Etorkizunean identifikazio txartela patrikan eraman ordez, txip antzeko bat txertatuko digute guri ere. Edorta Agirre «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 82. orr.
Txartel berriek betiko banda magnetikoa izango dute, baina baita txipa ere. Berria - Harian 2005-03-03
Bizkar zorroetan ezarritako txip baten bidez, ikaslea eskolara noiz sartzen eta ateratzen den jakingo du eskolako ordenagailuak. Berria - Gaiak 2004-10-14
Coca-Cola lata berriak sakelako telefonoen txip bat eta GPS bat du. Berria - Mundua 2004-07-11
Txip digitala duen txartela abian jartzea ona litzateke. Berria - Ekonomia 2004-12-01
Lau t'erdikoa galtzea kolpe gogorra izan zen, eta txip-a aldatu eta binakakoan hastea ez zen batere erraza izan. Berria - Kirola 2004-03-15
Ea gure problema miopia den, dagoena ez ikustea, ala burmuinekoa, hau da, txipa aldatu beharra. Ana Urkiza «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 382. orr.
Arazo kulturalak, nolabait; azken batean arrunki txip aldaketaz ezagutzen den horrekin zerikusia dutenak. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 161. orr.
Aldaketa garaia baita hau, diskurtso politiko berrien garaia, politikak behar duen tokia hartzeko garaia, txip asko aldatzeko tenorea. Berria - Harian 2006-03-25
Halere, gure buruetan neguarekiko dugun txip hori ezin da eroso sentitu, urtarrilean eguzki garbitako egunak bata bestearen atzetik trailan ikusten ditugunean. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 43. orr.
txipa aldatu (10)