Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
txiotxioka (orobat txio-txioka) 1 adlag txiotxio egiten.
Txorien modura zuhaitzez zuhaitz dantzan, txorien modura txio-txioka kantari. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 246. orr.
Txoritxoak kantari eta txiotxioka, axuleiu kolore-galduak galeriako hormetan. Karlos Zabala «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 22. orr.
Txoriak txio-txioka ari ziren, haize errotak jiraka. Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 209. orr.
Txoriak ehunka eta milaka abiatzen ziren hegan, txio-txioka pozaren pozez. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 91. orr.
2 irud/hed
Telefonoa belarrira daramat, eta Brightman bera da hariaren beste aldean txio-txioka. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 214. orr.