Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

txiotxio (orobat txio-txio) iz txorien kantu labur eta errepikatua.

Eta txoriaren txiotxioak ozenki entzuten ditugu honako esaldi kantari honetan: [...].  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 44. orr.

Gelako isiltasuna, lumak paperaren kontra ateratzen zuen hotsa baizik asaldatzen ez zuena, txonta baten txio-txioak urratzen zuen noizik behinka.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 195. orr.

Txori xeheen txio-txio baketsua eta martxo bukaerako kukuaren kanta.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 310. orr.

Idia bezain eraman handikoa, azeria bezain zorrotza, zaldia bezain azkarra, txorien txio-txioa bezain alaia.  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 73. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus