Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Neska txintxoak zerura eta sorgin gaiztoak galaxiako bazter guztietara. Patxi Iturritegi «Behi eroak», 2003 - 97. orr.
Eman nahi diguten bertsio ofizialak bi bandori buruz hitz egiten digu: polizia txintxoena eta lapur gaiztoena. Berria - Kultura 2006-01-04
Zer interes izan dezake zuretzat ume inuxente txintxo horrek? Fernando Rey «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 207. orr.
Txakurrok bai lagun txintxo! Gotzon Garate «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 142. orr.
Dena liberal txintxo eta kontserbadore-karlista gaiztoen ipuin ezagunaren zelofanean bilduta. Xabier Mendiguren Elizegi «Nerabearen biluzia», 1999 - 94. orr.
Odolkiak, beltzak eta kiribilduak, suge txintxoak iduri; andoilak, binan-binan pilatuak, osasuntsuak eta apartak. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 63. orr.
Basatia izateari guztiz utzi ezin dion otso txintxoa. Berria - Harian 2005-12-06
Itxuraz animalia ergela ematen badu ere, oso ernea eta nagusiarekin txintxoa omen da. Gotzon Garate «India harrigarria», 2001 - 169. orr.
Mutil koxkor beltxaran txintxo eta serio bat zen Stephen. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 202. orr.
-Orain eskua eman elkarri eta txintxoak izan. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 216. orr.
Une hartan, ordea, txintxo itxura zuen, onerako. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 88. orr.
Gelditu dira beraz korrikalariak, eta txintxo-aurpegia jarri ere bai erretolika entzuten duten bitartean. Xabier Mendiguren Elizegi «Uda betiko balitz», 2003 - 18. orr.
Hegan egiteko estilo bihurri bat, ideologien kaiolak eta koherentzia txintxoaren txorimaloek izutzen ez dutena. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 199. orr.
Hitz txintxo bezain baztertzaileak. Karlos Zabala «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 131. orr.
Izadia jarraitua balitz, eta haren bidea hausturarik eta etenik gabeko bide txintxoa, jauzirik eta bat-bateko aldaketarik gabea, a zer biguna litzatekeen mundua! «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 382. orr.
-Txintxo ibili. Koro Navarro «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 33. orr.
-Heu ere -erran nion, eskuetan eusten zion lantza odoleztatuari begira-, ez hintzen, ba, oso txintxo portatu. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 129. orr.
Txintxo asko ibili behar izaten geninan, eta agudo etxera gainera, eta isilik geratu. Xabier Mendiguren Elizegi «16 ipuin amodiozko», 2002 - 73. orr.
Hura eta biok Txile kalean gora genbiltzan elkarrekin, behar bezalako neska txintxo-txintxoen plantan. Karlos Zabala «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 36. orr.
Ba ote dago une berean politiko handi bat eta kristau txintxo-txintxo bat izaterik? Joxe Azurmendi «Euskal Herria krisian», 1999 - 235. orr.
Katek bere txandari txintxo-txintxo itxaron dio ate ondoan. Sonia Gonzalez «Ugerra eta kedarra», 2003 - 84. orr.
Gazteak txintxo-txintxo ibiltzen dira. Berria - Kirola 2006-01-25
Egun guztia emango zuen bere jarleku txikian txintxo-txintxo eserita, baldin eta arratsean gozoki bat ematen bazioten sari. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 79. orr.
Animaliek txintxo-txintxo obeditzen diote naturaren aginduari. Xabier Mendiguren Elizegi «16 ipuin amodiozko», 2002 - 7. orr.
Pittin batez egin dit tira uhaletik hasieran; baina berehala etsi du, eta txintxo-txintxo etxeraino lagundu Fernandok bukatzen zuenean, eskerrak ematen zizkion txintxo-txintxo, ikusi behar zenuen. Txillardegi «Labartzari agur», 2005 - 211. orr.
Irakurgelatik irtetean, argia itzali zuen txintxo-txintxo. Aitor Arana «Bost ahizpa», 2005 - 146. orr.
txintxo eserita (3); txintxo hori (4); txintxo txintxo (33); txintxo txintxo eserita (3); txintxo txintxoa (3)
neska txintxoa (3); txintxoa izan (5)
txintxoak izan (3)