Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
txintxirrin iz haurren jostailua, gider batek eta astintzean hots egiten duten kaskabilo batzuek osatua.
Arrazoiaren adinera heldu baino lehen, jostatzeko txintxirrina apurtzen du haurrak, bere inudearen titiari hozka egiten dio, lepoa bihurtzen dio txoriari. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 151. orr.
Lepokoak, koroak, bularrekoak, sudurrekoak, tribuen maskarak, animalien irudiak txoriak eta sugandilak, besteak beste, ontziak, kaikuak, makilak, txintxirrinak... Berria - Kultura 2004-04-06
Kobrezko txintxirrinez eta suge-koskabiloz jostarazten baitzuten haurra. Juan Garzia «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 121. orr.