Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

txintxeta iz iltze modukoa, buru zapal eta zabalekoa, paperak pareta edo kideko batean finkatzeko erabiltzen dena.

Arkatzak gordetzeko egundoko potoa zen, tiraderekin: bat, klipentzako; beste bat, txintxetentzako; borragoma gordetzeko tokiarekin eta halakoekin.  Jesus Mari Mendizabal   «35 kilo esperantza» - Anna Gavalda, 2004 - 12. orr.

Korridorearen bukaeran pareta bat beltzez margotu zen eta bertan txintxetekin horma-irudiak eta margolanen kopiak josi zituzten.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 202. orr.

Panel eskerga horretan argazkiak, eskemak eta grafikoak, mapak eta han-hemendik harturiko ebakinak eta prentsa orri moztuak zeuden txintxetaz josita.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 31. orr.

Hara non ikusten dudan orduantxe, atearen markoan txintxetaz josia (horretarako propio kortxo bat dagoen arren), zera bat, eskela bat.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 87. orr.

Atea hatzez markatuta zegoen eta han kobrezko txintxetez kontu handiz eutsitako txartel bat ageri zen, Sunderland izena behialako ingelesaren karaktereez idatzirik zeukana.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 187. orr.

Arratsaldeko bostetan karikatura hura txintxeta batekin irteerako atean zintzilikatu genuen Goiok eta biok.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 240. orr.

Zintzilik jartzen zuten etxe-sarrerako armairutik txintxeta batez.  Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua», 2004 - 166. orr.

Txintxeta bat zapaltzen baduzu, segundo hogeiren batean egingo du atzera oinak.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 229. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus