Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Ezkilak eta txintxarriak, traktore soinuak, urruneko moto baten durunda... Hasier Etxeberria «Mutuaren hitzak», 2005 - 173. orr.
Dantzariaren orkatiletako txintxarrien arabera hartzen genuen arnasa: haiekin batera larrituz, haiekin batera lasaituz. Bernardo Atxaga «Lekuak», 2005 - 35. orr.
Karroza bakoitzetik tiraka, berriz, lau zaldi beltz, txintxarriz beteak. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 158. orr.
Denei ondo iruditu arren gero ez da inor ausartu katuari txintxarria jartzen. Xabier Mendiguren Elizegi «Uda betiko balitz», 2003 - 100. orr.
Laurak inguruan telefonoaren txintxarriak neure gogoeta astunetatik atera ninduen. Gotzon Garate «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 104. orr.
Txintxarriak bezalakoak ziren, baina soinu tristekoak. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 240. orr.
Berdez margotutako atearen ertzeko kate bati tira egitean txintxarri hotsa entzun zuen barnealdean. Joxemari Urteaga «Ordaina zor nizun», 2001 - 91. orr.
txintxarri hotsa (4)