Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

txintxar 1 iz hartxintxarra. ik txintxarri2.

Atzo ordu honetantxe bezala, eguerdia eta uhin barexka haiek, ia nabarmentzen ere ez direnak, aparretan errenditu eta txintxarretan barrena txintxarrika; isilunea ondoren, eta berriro gauza bera.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 239. orr.

Rauschembergen lanen hondarrak, Ibaizabalek eramango ditu itsasora eta Txillidaren eskulturak txintxar bihurturik, Deustuko Unibertsitateko leiarrak apurtuko dituzte.  Hasier Etxeberria   «Patri maitea», 2003 - 27. orr.

2 irud/hed

Molekulatxoak abian gora eta behera hasi direneko, eta ur-ttanttak goraka jelatzen direneko, txoke eta tupust dabiltz, jelatxo eta izotz txintxarrok, hodeiaren masa hori elektrizitatez kutsatzen.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 243. orr.

Ur-tanta tamaina eta keru guztietakoak, kazkabar txintxarrak banaka, harri-txingor kozkorturik aleka, eta tartean elur-maluta ondo gorpuztu gabeak.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 401. orr.

3 harri txintxar hartxintxarra.

Erdialdean, lorategiaren ardatz, ibilbidea zegoen, harri txintxar zuriz hornitutakoa.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 181. orr.

Euria egiten duenean ez dute hainbesteko hotsik ateratzen harri txintxarrek hankapean.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 132. orr.

Harri-txintxarrek kexu ozena ateratzen dute gure ibilian.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 26. orr.

Haien esana amuarrainaren mugimendua bezalakoa balitz bezala, aldi berean ikus daitezkeenean uraren izurrak eta harri txintxarrak.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 105. orr.

Harri-txintxarraren karraska aditzen zen, landauaren gurpilek zanpatzean egiten zutena.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 83. orr.

Kirris-karras, pasabideko harri txintxarren gainetik, panteoi bateraino joan dira.  Patxi Zubizarreta   «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 138. orr.

Euria egiten zuenean, sekulako putzuak egiten ziren, harri txintxarrezko zoruan.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 170. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

harri txintxar (4)

harri txintxarrak (6)

harri txintxarren (4)

harri txintxarrezko (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus