Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Aitak gogoko ditu hegatxabalak, gogoko du ikustea nola egiten duten gorantz, goraino-goraino igotzen baitira, haien txinta bakarrik entzuteraino. Mirentxu Larrañaga «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 17. orr.
Kantatuko dugunean, gerezi denbora, zozo zirtolariak, orduan bai ederra txinta. Inazio Mujika Iraola «Gerezi Denbora», 1999 - 5. orr.
Hitz egiten omen zuen txoritxoen txinta azkarrak bezala, ingelesa eta frantsesa nahastuz. Berria - Kultura 2006-01-31
Gasteizen fusilatuko dute, goiz eder batean txindor baten txintek goxotan dutela. Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 94. orr.
Pertsianaren arteketatik isurtzen zen argi ezdeusak eta txori bakanen txintak aski izaten zitzaizkidan ohartzeko, bizitzak, nire arazoak gorabehera, aurrera egiten zuela eta nire egoera erlatibizatu beharra neukala. Patxi Zubizarreta «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 49. orr.