Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Ur-txinta baten mesedea eskertuko genizuke, hori bai. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 13. orr.
Gero, egunsentiaren lehen txintekin, etxeraino eraman ninduten berriro, ibilgailu zaharkitu eta antigoaleko batean. J.M. Olaizola "Txiliku" «Bizitza eredugarriak», 2006 - 119. orr.
San Balentin eguna bihar da eta, goiz-goizeko txintan, zure leihoari so han da egongo dontzeilau irrikan. Juan Garzia «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 170. orr.
Laino-arte gero eta ugariagoetako argi-txinta horixkek lainoetako griskara zama-tsuarenekin kontrastatzen zuten, dirdai eta ubel, abailtzen ari zen arratsari halako misterio-itxura irreala emanez. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 81. orr.
Argi-txintaren lehen ikarak gauaren gangan bere lekua harrapatu nahian hasi zirela. Pako Aristi «Gauza txikien liburua», 2004 - 94. orr.
Egun-txintan jaitsiko dira batez ere Ganga ibai donearen uretan beren gorputz-arimak xahutzera. Gotzon Garate «India harrigarria», 2001 - 191. orr.
Auto bat kalean geldituta, garaje baten aurrean geldituta, gau-txintan, ordu txikitan. Karlos Linazasoro «Glosolaliak», 2004 - 85. orr.
Eta goiz-txinta etorri berri hark, argiaz gainera, gihar-minak ere ekarri zizkigun, gorputz-ajea. Karlos Linazasoro «Glosolaliak», 2004 - 155. orr.
Ez zen goiz-txinta guk nahi orduko iristen. Karlos Linazasoro «Glosolaliak», 2004 - 154. orr.
Eta orduan geureak izanen dira goiz-txintak, itsasoak, mitxoletak, ansfelbitak, hiriak eta gauak, hariztiak, liburuak, zorionaren poro guztiak. Karlos Linazasoro «Glosolaliak», 2004 - 47. orr.
Goiz-txintan, esnatu nintzelarik, paretaren kontra eserita ikusi nuen, erretzen; ohea desegin gabe zeukan. Juan Kruz Igerabide «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 47. orr.
Goiz txintan haur isila iratzarri eta amaren esnea hartu zuen. Anton Garikano «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 135. orr.
Uda betean goiz txintako argi urratzean pasealdi zoragarria zena ibilaldi luze eta neketsua zen orain, elurretan. Xabier Mendiguren Elizegi «Arima enkoniatuak», 2006 - 183. orr.