Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
"Argazki bila oraindik etorri ez den J. B." esateko txint batean egon zen, baina ezpainak zimurtu zituen, ezjakintasuna agertzeko. Joxemari Urteaga «Ordaina zor nizun», 2001 - 113. orr.
Txintik ez morrosko ilara luze haietan. Txillardegi «Putzu», 1999 - 141. orr.
Hortaz, txintik ere ez nik, zirkinik ere ez. Eskarne Mujika «Atzo» - Agota Kristof, 2004 - 41. orr.
Nofuturek ez zuten txintik esan. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 337. orr.
Ez zuen, ordea, txintik ere esan, ezta oihu egin ere. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 134. orr.
Burua pittin bat altxatu dute, eta niri begira txintik esan gabe geratu. Txillardegi «Putzu», 1999 - 55. orr.
Halakoetan, ezin gera naiteke txintik esan gabe. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 26. orr.
Txintik esan gabe ordaindu eta kito. Berria - Mundua 2004-03-26
Inork ez zuen txintik esan eskola bukatu arte. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 142. orr.
Buruz aurrera botako ditu Jaunak, txintik ere ezin izango dutelarik esan. Elizen arteko biblia Jkd 4,19
Hirurek txintik atera gabe alde egin zuten. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 52. orr.
Dontsuak ez zuen txintik ere ateratzen. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 169. orr.
Txintik ez dik atera, behintzat. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 24. orr.
Isilik geratu ziren, txintik ere atera gabe. Elizen arteko biblia Ne 5,8
-Albertek ere ez du txintik atera- ohartarazi zuen Maxek. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 128. orr.
Inork ez zuen txintik atera gero. Inazio Mujika Iraola «Gerezi Denbora», 1999 - 111. orr.
Ongi... zu hemen geldituko zara minutu batzuk gurekin, txintik egin gabe eta inora joan gabe. Koldo Izagirre «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 37. orr.
Azpian, testu bat, berak txintik ere ulertu ez zuena: [...]. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 259. orr.
Lupinek ezezkoa egin zion buruaz, txintik erantzun gabe. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 342. orr.
Hermannek zioen ez ziola txintik entzun isiltzea erabaki zuen egun hartatik. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 107. orr.
Berriro ere gertu-gertu zeuden, eta berriro ere ez zen txintik aditzen. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 116. orr.
ez du txintik (10); ez duela txintik (3); ez zen txintik (4); ez zuen txintik (54); ez zuten txintik (7); ezta txintik (4)
txintik atera (69); txintik atera ez (4); txintik atera gabe (37); txintik aterako (3); txintik ateratzen (9); txintik ere (79); txintik ere ez (15); txintik esan (70); txintik esan gabe (29); txintik esaten (3); txintik ez (7)