Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Primate talde bat gara, eta gu gatozen eboluzio lerrotik giboiak duela 25 milioi urte banandu ziren; orangutanak, duela 15 milioi urte; gorilak, 10 milioi urte, eta txinpantzeak eta giza primateak sortu ziren adarraren banaketa duela 6 milioi urte baino ez zen gertatu. Luis Elberdin «Sexua noiznahi», 2005 - 17. orr.
Tximinoek, txinpantze eta gainerako primateek -gure ahaide biologiko hurbilenek- ile-jantzi sarri bat dute, beste animalia gehienek bezala. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 78. orr.
Homo floresiensis-ek txinpantze baten tamainako burua zuen. Berria - Gaiak 2004-12-18
Ikertzaileek iradoki dutenez, txinpantzeak homo generoan sailkatu beharko lirateke aurrerantzean. Berria - Gaiak 2006-01-25
Txinpantze emeek, adibidez, genitalak igurzten dizkiote elkarri, batez ere klitoria, harik eta orgasmora iritsi arte. Luis Elberdin «Sexua noiznahi», 2005 - 17. orr.
Poliziak aurrera eta atzera zebiltzan, porrak kulunkari, euren gorila-aurpegiak eta txinpantze-sorbaldak erakutsiz. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 394. orr.