Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

txingoka 1 adlag oin bakar baten gainean. ik txingo 1.

Deskuido batean ezkerreko hankako behatza motortzerrarekin ebaki, eta eskuinarekin txingoka nabil, bi makuluren arrimoan.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 216. orr.

Barre eutsiezinak puztuta, oilanda bat zirudien, biribil-biribil, hantxe saltoka, txingoka, eskortaren erdian.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 169. orr.

Hanka batekin eta bestearekin txingoka errepikatu.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 58. orr.

2 oin bakar baten gainean mugituz harri lau bat lauki batzuetan zehar mugitzean datzan jolasa.

Beste neskekin txingoka ibiltzen zèn garaiko pasadizoetatik [...].  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 10. orr.

Txingoka jolasten ari diren ume batzuk gelditu egin dira une batez, eta "biba" egiten dute oihu.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 96. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus