Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Su handiaren garra txingar bihurtu da. Josu Zabaleta «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 186. orr.
Ikatzak txingarra, egurrak sua. Elizen arteko biblia EsZ 26,21
Gero, kakoaren puntaz, txingarrei eragin zien sua bizitzeko. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 152. orr.
Sutegiko txingarrak itzaltzen joan ziren pixkanaka eta burdina hoztu zen. Fernando Rey «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 66. orr.
Gau oso batez lanpara baten sugar tenteari edo su baten txingarrari begira-begira egotea. Koro Navarro «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 22. orr.
Zure begiak txingarrak bezain distiratsuak dira. Fernando Rey «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 81. orr.
-Sukaldean zerbait utzi dut txingarren gainean. Juan Garzia «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 82. orr.
Ogia eta okela txingarretan erre eta jan egin dut. Elizen arteko biblia Is 44,19
Errementariak burdin puska hartu eta, txingarretan goriturik, mailuka moldeatzen du, beso indartsuz lantzen. Elizen arteko biblia Is 44,12
Agure pare marmartia zirudien biko hori izan zen saioa piztu zuen pindarra aurrena, eta txingarrei sugarra atera zion hauspoa hurrena. Berria - Kultura 2004-01-30
Deabruaren eguna, infernuko txingarren gainean gaude. Berria - Kultura 2006-03-02
Inor txingar gainean ibiltzen ote, oinak erre gabe? Elizen arteko biblia EsZ 6,28
Betozkie gainera txingar goriak, amil bitez leize sakonera. Elizen arteko biblia Sal 140,11
Suak bizpahiru txingar gorri baizik ez zuen, besaulkiaren hankak ozta-ozta argitzen zituztenak. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 179. orr.
Ahalegin guztiak egiten ari zen txingar zaharrik ez hauspotzeko. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 80. orr.
Etxe baten txingar ketsuen ondoan gelditu ziren arte. Joanes Urkixo «Gerlari zuria», 2004 - 138. orr.
Zigarroa hautsontzian zikiratu eta zurtz geldituriko txingar tikiari so gelditu zen Kristina. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 361. orr.
Ez da, ez, txingar-sua izango, ondoan eseri eta berotzekoa. Elizen arteko biblia Is 47,14
Gehienetan txingar hautsez zikinduta baitzeraman aurpegia. Felipe Juaristi «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 19. orr.
Elizaren alde hura epel antzean zegoen txingar argi harengatik. · Txingar koipetsu zatia. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 299. orr.
Ondoren, aingeruak intsentsu-ontzia hartu, aldareko su-txingarrez bete eta lurrera bota zuen. Elizen arteko biblia Ap 8,5
Surtako ikatz txingarren antzeko su-galda loreek zaindua. Anton Garikano «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 25. orr.
Euri motela, gizena, zaharra, asfalto-txingarrei usaina eragiten dien horietakoa. «Bizia lo», 2003 - 92. orr.
Urte horretan piztu omen zitzaizun maitasun-txingarra bihotz-txokoan. Xabier Mendiguren Elizegi «Arima enkoniatuak», 2006 - 11. orr.
Txikitako bere kontakizunekin nire irudimenaren txingarrei haizea emateagatik. Xabier Mendiguren Elizegi «Errautsen distira», 2002 - 115. orr.
Oraindik pizturik daude gorrotoaren txingarrak nire baitan. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 48. orr.
Bazirudien haurtzaroko poesia-txingarrak suberrituak zirela nigan. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 96. orr.
txingar gainean (4); txingar gorien (3)