Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
txindurritegi iz txindurrien bizilekua, lurpean edo zuhaitzen enborrean eginiko igarobidez eta gelatxoez osatua; txindurrien multzoa. ik inurritegi.
Horra berriz txindurritegia martxan. Xabier Mendiguren Elizegi «Uda betiko balitz», 2003 - 13. orr.
Gizon-emakumeak gauza ziren munduan den ororen sekretu gordea argitzeko: arranoak nola lortzen duen hegan egitea, txindurriek nola eraikitzen duten beren txindurritegia, ilargiaren misterioa, egun-haste eta ilunabarrarena, biziarena, heriotzarena, denarena. Fernando Rey «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 18. orr.
Zelula anitzez osaturiko gorputz bakarra balira bezala, txindurritegi baten antzera hasiko dira mugitzen denak batera. Xabier Mendiguren Elizegi «Uda betiko balitz», 2003 - 12. orr.