Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

txinalka (orobat txinelka) adlag oinetakoetan orpoa sartu gabe.

Tarrapatan alde egin nuen etxetik Marina korridorera azal zedin baino lehen bata lotzen zuela menturaz, edo zapatillak txinalka zituela, ez nuen horrela ikusi nahi.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 29. orr.

Aldagela erdira etorri zen hura, gorririk, zangoak Kortajarenaren espartinetan txinalka lababoraino, eta zegoen hartan hasi zen ilea orrazten niri toaila botatuta.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 188. orr.

Galtzerdi zaharrez edo bartanez estalitako oin misteriotsu haiek azaldu eta beheko suan berotuxe ondoan, berriz atzera eskarpin xaharren batzuk txinelka sartuz estali arteko tartetxoa erne aprobetxatuz, hantxe egoten ginen harriturik.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 95. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus