Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

txin-txin (orobat txintxin) 1 topa egitearen onomatopeia.

Eta geure edariez topa egin genuen, txin-txin. Morfina aski sakatzen eta txertatzen digute gizon politikoek, prediku aulki gisa eraiki aperitifa mahaien izkinetarik, txin-txin handik, krax-krax hemendik, herriaren geroaz mintzo diren oroz.  Aitor Arana   «Onan», 2000 - 131. orr.

-Tira, txin-txin berriro...  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 88. orr.

Lau botila koñak eskuetan, txin-txin hoska.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 157. orr.

2 metal hotsaren onomatopeia.

Don Pedro Páramok dirua kontatzen zueneko idazmahaiaren gainean pesoek ateratzen zuten txin-txin hotsa entzuten zuen.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 140. orr.

Txin-txin, txin-txin, diruaren hotsa.  Berria - Kirola   2004-12-15

3 txin-txin egin topa egin.

Besteok ardoarekin txin-txin egiten dugu.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 180. orr.

4 txanponez eta kidekoez mintzatuz, hots egin.

Han dirua barra-barra zebilen eztainu-paperezko mahai handien gainean txintxin eginez.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 43. orr.

-Ukitu ere ez? -begi-gorriek txin-txin egin zuten ezker eskuaren barrenean preso.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 337. orr.

Ematen zuen zilarrezko kate txiki bat txintxin egiten ari zitzaidala eztarri barruan.  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 36. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus