Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

tximu 1 iz tximinoa.

Eta noiz utzi zion, ba, gizakiak tximu izateari?  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 43. orr.

Burezur hura besteak ez bezalakoa zen eta tximuen eta gizakiaren arteko kate-maila galdua izan zitekeela sinetsi zuten gehienek.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 80. orr.

Hiesaren antzeko birusa tximuetatik gizakietara pasatu da Afrikan.  Berria - Gaiak   2004-10-27

Ateko sokatara igotzen nintzen, izututako tximu eroa bezala oihuka.  Jesus Mari Mendizabal   «35 kilo esperantza» - Anna Gavalda, 2004 - 21. orr.

Gero Lindak bi edo hiru itzulipurdi egin eta gorriz jantzitako tximu txiki bat zekarrela agertu zen, akrobazia-ariketa batzuk egitera behartu zuena.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 60. orr.

Bederatzi tximu ar erabili dituzte esperimentuan.  Berria - Gaiak   2004-11-14

Gizonari etortzen zaio emakumearen gainera salto egiteko furia izugarri bat, eta tximu bat bezala hasten da gainean saltoka, alde guztietatik besarka eta musuka egiten diola.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 139. orr.

Bide-bazterren batean aurkitu bagintuzte bezala oihaneko lianak buruko tximetan katramilatuta, tximuekin batera jaten aritu bagina bezala baobab puntaren batean.  Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 98. orr.

Madrilgo gortean bertze tximuren bat behar dutenean, deituko zioat.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 309. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Horra nire ezbeharra eta gero etorri ziren ondorio guztiak; mutiko serioa nintzen hau gizon itxurako eta tximu aurpegiko ergela bihurtzen hasi nintzen.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 153. orr.

Zer da tximu festa hau?  Xabier Paya   «Desio izeneko tranbia» - Tennessee Williams, 2006 - 53. orr.

Mahaipeko Birmaniako oihanean jo eta su japoniar tximu-horiak akabatzen gutxienez ordu erdi luzea neramala, [...].  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 81. orr.

3 tximu-tximu egin

Oraingo honetan gazte gorbatadun irribarretsu batzuk ageri dira igerileku baten ertzean, tximu-tximu eginda.     «Bizia lo», 2003 - 51. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

tximu ar (3

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus