Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
tximoso izond adkor tximatsua.
Alde ederra, gure Karlos edo zuen tximosoak. Xabier Mendiguren Elizegi «Uda betiko balitz», 2003 - 130. orr.
Guapoak eta tximosoak. Xabier Mendiguren Elizegi «Uda betiko balitz», 2003 - 129. orr.
Tximoso ezkertiarren artean ere badira aldeak eta badira tirabirak, politika kontu horiek direla eta ez direla. Xabier Mendiguren Elizegi «Uda betiko balitz», 2003 - 131. orr.
Batera eta bestera luzatzen du begia, urduri dago are euskaldunon aurretik Espainiako oxtabenetako lehen maizterra izan den etniaren ordezkari tximoso hau. Koldo Izagirre «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 73. orr.