Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Tximistak zeruan. Joan Mari Irigoien «Oilarraren promesa», 2003 - 12. orr.
Tximistak etengabe ari ziren bidea argitzen. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 156. orr.
Inoiz baino bortitzago ari zuen kanpoan euria, eta tximistek zeru beltza argiztatzen zuten, ondoren trumoi hotsa entzuten zela. Aitor Arana «Bost ahizpa», 2005 - 71. orr.
Zaldiek irrintzi egin zuten, eta egundoko tximista batek urratu zuen zerua, eta halako kolore ñibirri-ñabarrez airea dardarazi zen. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 50. orr.
Tximista batek egurtegia argitzen zuen lipar batez. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 102. orr.
Tximista batek argitzen du euri-sarea. Anjel Lertxundi «Zorion perfektua», 2002 - 23. orr.
Hamaikak aldean, tximistak zerua pizten hasi eta etengabe aritu ziren joka handik aurrera. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 144. orr.
Cassinik tximista bat antzeman du Saturno planetan lehen aldiz. Berria - Gaiak 2004-07-24
Zerua bikea baino beltzago, trumoi eta tximista, eta itsasoa gorantz elizdorreak eta mendiak adinako olatu beltzekin. Anton Garikano «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 63. orr.
Hirugarren eguna argitzean, trumoiak eta tximistak izan ziren mendi gainean, laino itxia eta turutots izugarri handia. Jose Antonio Mujika «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 184. orr.
Tximista eta trumoia bezala, Indian ustelkeria eta zabartasuna batera doaz. Gotzon Garate «India harrigarria», 2001 - 45. orr.
Hau baita egia handien zoria, hauek tximista baten iraupena baitute. Juan Martin Elexpuru «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 83. orr.
Balboren hitzak, batzuetan, tximistak bezain zorrotz zitzaizkidan. Fernando Rey «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 256. orr.
Zakurrak nire aurretik tximistak hartua bezala alde egin zuen. Gotzon Garate «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 110. orr.
Hara iristean, tximistak harri bihurtu balu bezala gelditu zen. Agustin Otsoa «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 120. orr.
Tximistaren dirdaiak horrelaxe itzaltzen ditu une labur batez beste argi guztiak, bere gar bizi horiarekin lurra ilunduz. Jose Morales «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 92. orr.
Tximistaren abiadan jaiki, eta bizi-bizi txalotu nituen Armando Bonillaren hitzak. Karlos Linazasoro «Ez balego beste mundurik», 2000 - 169. orr.
Une batez, tximistaren azkartasunaz, basoan aurkitutakoa guarda bera ez ote zen izango otu zitzaion. Joxemari Urteaga «Ordaina zor nizun», 2001 - 137. orr.
Ekaitz eguna zen, hodei biren artean tximista lauso batzuekin. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 241. orr.
Memento hartan, tximista zakar batek zerua urratu zuen. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 153. orr.
Noizean behin tximista gorri bat ikusten zen, eta zarata gorra entzuten zen aire geldo eta astuna astiro zeharkatuz. Agustin Otsoa «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 107. orr.
Hala nola lehertzen den intxaurrondo enbor tinkatua, edo larruzko zeruan tximista horzduna. Anton Garikano «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 123. orr.
Tximista itsugarria ikusi zen, eta atearen orriak lurrera erori ziren milaka zatitan. Agustin Otsoa «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 122. orr.
Leihotik sartutako tximista izpi batek dirdiraka jarri zituen bere azkazalak. Patxi Ezkiaga «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 11. orr.
Harryren bekokiko tximista-orbainari begiratu zion-. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 80. orr.
Orbain txiki-txikia zen, tximista-forma zeukana. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 23. orr.
Etsaiei, berriz, tximist-geziak jaurtikitzen zizkieten. Elizen arteko biblia 2 M 10,30
Mugimendua isilgordeka antolatu da, baina tximista-kolpearen pare lehertu berri da. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 43. orr.
-Ada, ez dun hori, sinets iezadan! -une hartan burura etorritako tximist-zartaldi baten moduko ideia bat adierazi nion segidan-: [...]. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 91. orr.
Tximist-andanak urratu zuen zerua. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 137. orr.
Begi goriak ziren, txinpart eta tximist kolpez moldatuak. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 19. orr.
Gero, etorri deneko tximista-abiada berdinean aldegin du, paretik kentzen zitzaizkion pertsonen artetik. Urtzi Urrutikoetxea «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 134. orr.
Gau batean, zirti-zarta batek esnatuko ditu donostiarrak, eta zeru ordura arte beltza tximista-kolorez agertuko zaie, eta badiara begira jarriko dira. «Kuskue tanden», 2004 - 179. orr.
· Guk, urrunetik, ekaitz giroan bizi zela ikusten genuen, tximist-trumoiez inguratuta. Ander Irizar «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 39. orr.
1971an, Uncastillon, Zaragozan, bola-tximistak dorre osoa zartatu eta bota zuen. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 190. orr.
· Kanpoan ekaitza genuenean, trumoi-tximistei aurre egiteko-edo, amonak esaten zuen: Santa Barbara, ora pro nobis! Joan Mari Irigoien «Odolean neraman», 2004 - 24. orr.
Tximista baten pare, mutil bat igaro da haren mahaitik. Patxi Zubizarreta «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 16. orr.
Pedaletan zutitu eta tximistaren antzera abiatu baino lehen. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 156. orr.
Tximista bezain agudo zetorkien haize erauntsia. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 146. orr.
Tximista bezain bizkor jiratu loroa, eta hatzean hozka egin zion, odola isurtzeraino. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 11. orr.
Burua makurtu nuen zure ondotik pasatzean, eta tximista bezain azkar aurrera jo nuen. Eduardo Matauko «Emakume ezezagun baten gutuna» - Stefan Zweig, 2005 - 29. orr.
Berak tximistak baino bizkorrago ihes egingo zuen lasterka kontrako norabidean. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 161. orr.
Zutitu, eta tximista baino arinago iritsi naiz bisitarien mintzalekura. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 63. orr.
Tximista baino azkarrago joan zuan Maria Angeles sukaldera, handik kalendarioa ekartzera. Xabier Etxabe «Lurtarra da begiratua», 2004 - 149. orr.
Tximista baino agudoago agertu zen Ouroanaren eskuan labana bat. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 373. orr.
Jainkoa sakonenean bat-batean sartzeak ikusarazten dio, tximista bailitzan, oraindik zer dagoen egiteko. Joan Mari Lekuona «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 95. orr.
· Tximista bezain bizia, etorri handikoa, adar-jotzailea eta alproja samarra. Joxan Elosegi «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 79. orr.
Tximistak erori ziren, trumoiak jo zuen, eta zerua sugarretan piztu zen. Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 157. orr.
Tximistak hiriko zentral elektrikoa jo du. Xabier Olarra «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 112. orr.
Txikitan nik gure kalearen alde bat euritan ikusi nuen eta etxe batean tximista batek jo zuen. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 288. orr.
Tximistak jota bezala bihurritu zen Elizabeth ohe ertzean. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 72. orr.
Hau egia ez bada, jo nazala zeruko tximistak. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 28. orr.
Tximista batek kiskali dezala! Sonia Gonzalez «Ugerra eta kedarra», 2003 - 175. orr.
Lo zeudela, tximista sartu eta ondoan zuen anaia xixpildu zuen. Gotzon Garate «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 57. orr.
Bartzelonan, tximista katedralean sartu, organoa erre, eta Santa Eulaliaren kapera hondatu zuen. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 319. orr.
Tximista batek jantzien jabea bat-batean lurretik erauzi balu bezala. Harkaitz Cano «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 106. orr.
Orain dela mende bat tximista batek porrokaturiko dorrea berriro altxatzen da Alme ibarraren gainean. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 262. orr.
Orduan, Jaunak tximista bidali zuen, dena kiskali zuena. Jose Antonio Mujika «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 77. orr.
Zeusek hodei beltz bat jarri zian ontziaren gainean, eta itsasoa ilundu; gero, trumoika hasi zuan, ontziari tximista botatzen zion bitartean. Juan Kruz Igerabide «Ulises» - Homero, 2000 - 103. orr.
-Jesus, zergatik ez duzu tximista bat botatzen jendilaje horren erdira? Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 99. orr.
Tximistak bihotza erdibitu izan balio bezala izan zen Norarentzat. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 127. orr.
[Etnaren] su bortxaz egotzia ahutzetatik okaztatzeko eta garrezko tximistak berriro zerura jaurtitzeko. Badira, halaber, beren gau osoan tximista horrek behin besterik argitzen ez dituenak. Xabier Amuriza «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 71. orr.
Kobrak ere halaxe kulunkatzen dira, beren tximista jaurtitzen, eta beren kulunkara itzultzen berriro. Josu Zabaleta «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 62. orr.
Ohartarazpenaren tximista txikitzaileaz eta trumoi zalapartatsuez bazterrak zipriztintzen ditu. Xabier Olarra «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 80. orr.
Desarraren tximista ikusi ahala. Txillardegi «Putzu», 1999 - 274. orr.
Barre tximista kutsagarri batek erasan zuen berriro Isabelle. Harkaitz Cano «Neguko zirkua», 2005 - 85. orr.
Argialdi tupusteko horrekin batera, "eureka" ozen bat entzuten da batzuetan, aldi berean tximista intelektuala eta bihotz-zirrara adierazten duena. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 186. orr.
Txokolatezko tximistak eta marmeladazko doughnutsak, trifle-a, marrubiak, jalea, arroz-pastela... Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 115. orr.
Horregatik, hain zuzen, guda oinean hegazkin bat tximista batean igarotzen denean, alemaniarra da ziur. Josu Zabaleta «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 23. orr.
Mukitsua tximista batean joan zen aitonarengana. Unai Iturriaga «Berandu da gelditzeko», 1999 - 259. orr.
Tximista batean, umeak eta Perrette etorri zitzaizkion Ruche jaunari gogora. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 461. orr.
Tximista bezala hegan doana. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 51. orr.
Kotxea tximista bezala zihoan. Koro Navarro «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 184. orr.
Zarata handi bat entzun zen, eta Muxi, egitekoak bukatuta, tximista bezala jaitsi zen. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 303. orr.
Tximista bezala jalgi ninduan bordatik eta lasterka eta lasterka eta lasterka [...] ene sortetxera itzuli ninduan. Daniel Landart «Anaiaren azken hitza», 1999 - 111. orr.
Bat-batean, beste gela batzuetara tximista bezala joan, eta han geldituko zen txunditzen zuten irudiei begira-begira. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 197. orr.
Ontziak bira erdi bat egin zuen ababor aldera, eta tximista bezala abiatu zen gero norabide hartan. Koro Navarro «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 71. orr.
Bludgerra tximista bezala zetorkion ostera, bigarrenez erasotzera. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 146. orr.
Nire lagunaren herren dotore, sujerente, maitagarri hura ikusi nuenean, irudipena izan nuen, tximista bezala, gizon hura infernuaren mandataria zela. Matías Múgica «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 40. orr.
Ostikoa tximista bezala atera zen. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 50. orr.
Ba, euria egin, trumoia egin zein tximista egin, ni Antioquiara noa. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 45. orr.
Geziak jaurtikiz sakabanatu zituen, tximista eginez ihes eragin. - 0. orr.
· irud/hed Agian gizona herabea zen eta horregatik zuen hain irribarre iluna, hortz handiek tximista egin arren eta bai ñir-nir ere biboteak. Matías Múgica «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 11. orr.
Taxitik jaitsirik, tximistaren pare abiatu ziren apartamentura. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 264. orr.
Bere larri hartan, bisirra tximistaren pare heldu zen Marsauanengana, eta nola edo hala onik atera ahal izan zuen. Patxi Zubizarreta «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 136. orr.
Albisteak osaba Kamilengan trumoi baten eragin berbera izan zuen, eta tximistaren pare oldartu zen kafe etxera Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 362. orr.
trumoi eta tximist (4); tximist eta oinaztu (10)
tximista baino azkarrago (7); tximista batek jo (4); tximista baten pare (4); tximista bezain (13); tximista bezain azkar (5); tximista bezain bizkor (3); tximista bezala (42); tximista bezala joan (3); tximista bezalakoa (3); tximista gorri (3); tximista orbaina (4); tximista sartu (4)
trumoiak eta tximistak (3); tximistak baino (4); tximistak bezala (6); tximistak eta trumoiak (5); tximistak hartua bezala (4); tximistak harturik (3); tximistak jo (6); tximistak jota (11); tximistak jota bezala (9); zeruko tximistak (8)
tximistaren antzera (3); tximistaren gisa (3); tximistaren pare (27); tximistaren pare abiatu (3); tximistaren pare heldu (3)