Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Lagunartean ez ezik, herriko jende ezagun samarrarekin ere dena zen umearentzako kuximuxi eta txutxuputxua, gurasoak ere pozez hartu behar duen tximinokeria hori guztia. Xabier Mendiguren Elizegi «Arima enkoniatuak», 2006 - 109. orr.
10.000 haur bildu ziren, goizean San Leoneko kirol zelaian, 5 diakre ordenatuak zirelarik; eta aratsaldean zezen-laster lekuan, ainitz josteta, kantu eta ximinokeriek loriatu baitzituzten! Herria 2001-05-17
Tximinokeriak egitea nahiago izan zuen, ezkutuko kamera baten biktima ez ote ziren pentsatzen hasiak ziren ikusleen harridurarako. Berria - Kultura 2004-03-26
Halatan, ezustean, nolabaiteko babesa ematen dien emaztearengandik urruti direlarik [...] munduarenganako eta beren buruarenganako haserre hitsa nagusitzen zaie, mixeriazko tximinokeriak eginaraziz. Markos Zapiain «Errua eta maitasuna», 2002 - 92. orr.