Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Buruko ileak baino gehiago dira arrazoirik gabe gorroto didatenak, nire tximak baino ugariago nire erasotzaileak. Elizen arteko biblia Sal 69,5
-Poeta arruinatuaren tximak dauzkazu -esaten dio andreak senarrari soilgunearen azpian ilea luzeegi, narrasegi hazi zaiolarik. Iñigo Aranbarri «Hitzak eta giltzak», 2001 - 75. orr.
Bide-bazterren batean aurkitu bagintuzte bezala oihaneko lianak buruko tximetan katramilatuta. Ander Irizar «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 98. orr.
-Ez itzazu ukabilak astindu, tximak ateratzen ibiliko bazina bezala. Itziar Otegi «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 54. orr.
Alkandora hutsean, bizarra egin gabe eta tximak harro-harro zituela. Mirentxu Larrañaga «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 168. orr.
Armonia, gure etxekoa, maistrak tximetatik helduta eskolatik bota ninduenean. Arantxa Iturbe «Kontu-jaten», 2006 - 97. orr.
Borrokan hasten dira, tximetatik tiraka, elkarri kristorenak esaten dizkiotela. Xabier Mendiguren Elizegi «16 ipuin amodiozko», 2002 - 171. orr.
Txima zuriak, muturra hennaz tindaturik zutenak, aurpegian behera amiltzen zitzaizkion. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 253. orr.
Belaunak harriaren gainean birrindurik, txima horiak ondo lotu gabe, zurbil-zurbil, hildako baten gisan. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 300. orr.
Animalia mesfidati baten begirada zuen, bere txima hori-gorrixken azpian. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 202. orr.
Txima gorrixkak atzeman daitezke burkoaren gainean. Sonia Gonzalez «Ugerra eta kedarra», 2003 - 54. orr.
Txapel handi bat ipini zuen, badaezpada ere, bere txima gorriak ezkutatzeko. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 74. orr.
Tira, Mikel, ikusi arte -eta musu bat pausatu du txima tindatuen atzean ezkutatzen den Slash-Mikelen ahoan-. Sonia Gonzalez «Ugerra eta kedarra», 2003 - 60. orr.
Aurpegi goibela eta txima nahasiak zituen gizon baten argazki handiak Harryri begi-keinu egin zion astiro lehenengo orrialdetik. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 35. orr.
Esku-zartatxo urduriez ukitu zituen gero beraren txima harrotuak, urdinduak ageri baitzituen aurrealdean. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 62. orr.
Batetik bestera doaz, txima handiekin, maiz zikin aski, noiz edo noiz azazkal luze makur-makurrekin, ia larrugorri, gerrian oihaltxo soila dutela. Gotzon Garate «India harrigarria», 2001 - 198. orr.
Aitorren elastikoko aurpegiak bizarra ere badu, eta txapela antzeko bat buru gainean, txima luzeei eusteko-edo. «Bizia lo», 2003 - 70. orr.
Fernanek berak ere aitortuko luke, bere begi berde horiekin, bere txima luzeekin eta belarrietatik dilindan daraman txatarreria guztiarekin, [...]. Aingeru Epaltza «Lasto sua», 2005 - 76. orr.
Gabardina, betaurreko eta gezurrezko txima luze haiekin. Joan Mari Irigoien «Oilarraren promesa», 2003 - 108. orr.
Neska, berriz, txikia zen, maltzurra eta argala, eta mutur bitxia agertzen zuen, bere txima kizkurren sastraka beltzaren azpian. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 48. orr.
Normandiar ederrak bere farfailazko korapiloa erakusten zuen buruzapiz estalitako txima korapilatsu haien erdian. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 152. orr.
Einsteinek ilea orraztu zuen -txima anarkiko haiek astintzeari horrela esan badakioke-, atzera eramanez. Fernando Morillo «Gloria Mundi», 2004 - 23. orr.
Bizikleta gidatzen saiatzen ziren besaurreen artean egonezin bizian higitzen zitzaidan neska puska bikain, amorruzko distira betean txima-harrotu haren jabe zen. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 167. orr.
Zaparrada gorrixkak mandoaren txima arreak blaitu zituen. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 14. orr.
Piztitxo sendokotea zen, txima zuri nahaspilatuak zituen eta han-hemenka beltzuneak alboetan. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 50. orr.
Ilunabarrerako, mendi kasko eta mendi lepoetan, holako laino-tximak agertuko dira. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 276. orr.
Bestetzuek lantegiko tximiniaren ke-tximari erreparatuko zioten... Pello Zabala «Zeruan zer berri», 2006 - 171. orr.
Izotz printzak ximurtuz, edo epelez goroldio tximak xuxtartuz. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 450. orr.
Ane, beltzarana ilajez eta azalez, sorbaldetaraino heltzen zaion txima luzea motots batean lotua, bikea baino beltzagoak begi handiak. Unai Iturriaga «Berandu da gelditzeko», 1999 - 18. orr.
Eskuan gazte bibotedun txima luzeko baten argazkia dauka. «Bizia lo», 2003 - 70. orr.
· Dena txima luze eta gorputz atletiko. Patxi Iturritegi «Behi eroak», 2003 - 36. orr.
Han orrazian kateatzen zitzaizkien ile-tximak. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 209. orr.
Haren begirada hura, ile-txima kiribilduen atzean ezkutatua. «Bizia lo», 2003 - 125. orr.
Beste hiru lagunekin dator, denak, bera bezala, ile-txima luzekoak. «Bizia lo», 2003 - 81. orr.
-Urka ezak! -oihu egin zuen emakume txima-jario batek. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 258. orr.
-Zerorrek ikusi -esan zion behin Egor Timofeievitxi, eskuaz bizar txima-jarioa laztantzen zuen bitartean-. Jose Morales «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 193. orr.
Txima jario jaikitzen zen. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 250. orr.
Dama batek, ordea, gogoko zuen txima-jario ibiltzea, eta inpresio bitxi samarra eragiten zuen. Jose Morales «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 186. orr.
Altua, argala, tximagorria, jertse berde eta galtza urdinekin, egundo baino zurbilagoa, ez duzu zeure burua berehala ametituko. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 144. orr.
'Eta egia da tximagorrietan ez dagoela onik?' esango dizu. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 143. orr.
Ikusi uste dut oraino, gizon mehar handi txima-luze hari eskua emanik, urrats bakoitzean estropezuka. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 49. orr.
Maritxu, alditsu, txima-luze! Koro Navarro «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 81. orr.
Zarpatsu batzuk zeuden gorpuaren inguruan, haien artean txima-luze bat. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 281. orr.
Luzea, txima-luzea, belarritakoduna eta meharra bata; ñarroa, kaxka-motza, belarri-has eta are meharragoa bertzea. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 314. orr.
Hey, Jon -agur egin dit bizardun tximaluzeak, eskuan duen zerbeza-botila kokotsaren pareraino jasoz. Patxi Iturritegi «Behi eroak», 2003 - 37. orr.
Azken hitzak gaizkile itxurako tximaluze putakume hark ahoskatu zituen: [...]. Jon Arretxe «Ostiralak», 2000 - 48. orr.
ile txima (5); txima jario (3); txima luze (7); txima luzea (4); txima luzeak (8)