Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

txilio 1 iz oihua.

Ikasleen zerrenda atera zuen eta Harryren izenera iritsi zenean, zirrarazko txilio bat bota eta erori egin zen.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 123. orr.

Bizilagunari txakurkume batenak iruditu zaizkion txilioak bota ditu neskak.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 150. orr.

-Zer esan nahi duzu? -esan zion Dippetek, txilio bat atera zitzaiola, aulkian aurrera eserita.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 206. orr.

Zer mokoraturik ez duen txori baten txilioak irten zitzaizkion Norari.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 39. orr.

Hasperen eginik, txilio gisako bat atera zitzaion.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 84. orr.

Olatuen marmarra, kaioen txilioak.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 69. orr.

Nota gorenek antxeten txilioak dirudite.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 174. orr.

Txorien txilioek festa giroko alaitasun berezia ematen zioten klaustroari.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 113. orr.

Billar jokalari zarpail batek bat-batean tapete orlegia tarratatzean nola, hala tarratatzen zen gaua, balaztaren txilioarekin batera.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 40. orr.

Haren ostean txilioak eta aieneak etorri ziren.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 215. orr.

Inguruko auzoetako jendea ere, oihuka eta txilio batean egon ohi zen, lortuko ez lortuko.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 251. orr.

Klaxonak, leherketa txikiak, balazta hotsa, deiadar eta txilioak.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 132. orr.

Dena intziri, dena txilio eta negar.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 63. orr.

Txilioa gogora ez ekartzea besterik ez dago damurik ez sentitzeko, txilioa ahaztu eta zure gorpu zurbila, horaila, begiratzen jarraitu.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 88. orr.

Zumezko bagoien gurpil txikien txilioa.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 253. orr.

Ezin dut konprenitu nola ez zen lokartu ni bezalako ume-moko bat tenore eta soprano lodikote haien italierazko txilioak entzunda.  Alberto Ladron Arana   «Xake mate», 2002 - 44. orr.

2 (izenondoekin)

Odola gatzatzeko moduko txilio sarkor batek hautsi zuen isiltasuna.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 186. orr.

Pozik zebiltzan antxetak goi haietan, txilio zorrotzak ateratzen zituzten behintzat.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 126. orr.

Sirenak ikusteko unerik egokiena ilberria da, txilio mingarri bitxiak egiten dituzten horretan.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 117. orr.

Bitartean, hegaztia suzko bola bihurtu zen; txilio ozen bat egin zuen eta berehala errauts-metatxo bat baino ez zen. Katu baten txilio metalikoa lepoa partitzerakoan bezalakoa da dena, guztia, txilioa gogora ez ekartzea besterik ez dago damurik ez sentitzeko.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 175. orr.

Umeen txilio jasanezinen artean, gurdien kirrinka jarraituaren erdian, [...].  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 313. orr.

Txilio bizi batekin, eta barrura itzultzeko zalaparta bizian, Scabbers arratoia irristaka mahai gainera irten zen.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 266. orr.

Modu lauso batean konprenitu nuen neu nintzela txilio ero haiek egiten zituena.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 174. orr.

-Esan dut nahikoa dela! -txilio itsusia atera zitzaion Mariri bat-batean.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 86. orr.

Argitasun morea sortu zen, petardoena bezalako hotsa, txilio zorrotz bat eta berehala Dudley saltoka hasi zen bi eskuekin bere ipurdi gizenari helduta.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 58. orr.

Arratoia txilio bizian ari zen, baina ez Hagriden lorategitik iristen ziren hotsak isiltzeko bezain ozen.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 268. orr.

Hagaren biran bueltaka dantza eragiten zioten upel sutuari, oihu eta txilio etengabez lagunduta.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 253. orr.

3 (adizlagun gisa)

Peru aldean, ilargiaren eklipsea zenean, nola txakurrak ilargiari zaunka eta txilio egoten diren, uste zuten animalia hauek ilargiarekin harreman bereziren bat zutela.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 323. orr.

Gogoan dut, mutikotan, anpolaiondo gainetik ekarri nuela, deiadar eta txilio, nire lehengusua.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 454. orr.

Jendea kantari hasi zen, oihu eta txilio.  Joan Mari Irigoien   «Oilarraren promesa», 2003 - 90. orr.

Oihu eta txilio, harria botatzen diozun arbolatik txoriak bezala irteten dira ikasleak geletatik.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 126. orr.

4 (hitz elkartuetan)

Tren bidaian hasi ziren kilimakurrak sabelaldean, bagoian berarekin bakarrik egoteko grina ulertezina, adieraztezina, lagunen gaztetasun txilioetatik gorderik.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 91. orr.

5 txilio egin

Jendea ikusi zuenean, txilio egin zuen, pozez.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 145. orr.

-Gora Britainia! -txilio egin zuen Curlyk.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 179. orr.

-Ez zenuke asmatuko! -txilio egin zuen, eta hiru aukera eman zizkion.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 168. orr.

-Galdetu berari! -txilio egin zuen Filchek, orbainez beteriko eta malkoz zikindutako aurpegia Harryrengana jiratuz.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 123. orr.

-Gauzatxo batzuk argitu? -txilio egin zuen Pettigrewek, berriro ere eroa bezala ingurura begiratuz. · Dudleyk txilio bat egin eta amaren atzera joan zen ezkutatzera.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 297. orr.

Saget andereñoak txilio txiki bat egin zuen.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 315. orr.

Bat-batean beldurrezko txilio bat egin eta Neville lasterka abiatu zen.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 144. orr.

Orgasmoa ezustean etorri zitzaidan, lurrikara bat bezala, oso arraroak egin zitzaizkidan txilio eta zurrunkak egitera behartzen ninduelarik.  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 17. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

oihu eta txilio (3); txilio bat egin (3); txilio egin (13); txilio egin zuen (12); txilio ozen (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus