Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Zenbat txilibitu egin ote ditugu udaberriz haren [altzaren] puja gaxte berriekin...! Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 117. orr.
Aurretik txilibituak, gero atabalak, gero danborrak eta kantinera. Berria - Harian 2005-09-09
Estazioburuaren txilibitua hartu eta txistu egin nuen indar biziz. Harkaitz Cano «Neguko zirkua», 2005 - 49. orr.
Hooch andreak txilibitua ezpainetara eraman eta txistu jo zuen: hots zoli hura urruti bezala entzun zen. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 145. orr.
Orfeok bere txilibituarekin lotarazi zuen, eta Hereklesek ere otzanarazi zuen zakur beldurgarri hori. Gotzon Garate «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 13. orr.
Heldu fusilei, sartu baioneta eta egon adi txilibituari! Josetxo Azkona «Patata soro bat», 2004 - 46. orr.
Elurrak moteldutako parkean txilibituaren hotsa bezain zoliak eta meheak ziren Edithen negar zotinak. Koro Navarro «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 63. orr.
Amona txilibitu joka hasiko baita otsoaren sabeletik. Berria - Kultura 2004-03-06
Txilibitu batzuek, upelak jotzearekin batera, doinu herrikoiak eta soilak jotzen zituzten danborrada hasi zenean. Askoren artean «Rataplan» - 20. orr.
Patrikatik zintzilik zegoen txilibitu zilarreztatuari. Harkaitz Cano «Neguko zirkua», 2005 - 49. orr.
Hooch andreak ozen txistu egin zuen bere zilarrezko txilibituaz. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 167. orr.
Bi edo hiru "frageolet" txilibitu moduko batzuk zihoazela aurretik, eta danbor moduan sukaldeko tresnarik zaratatsuenak erabiliz. Askoren artean «Rataplan» - 29. orr.
Megafoniaren, txilibituen eta suzirien laguntzaz, «zarata handia» egiteko asmoa dute eraikuntzako langileek, hamaiketakoa hartzen duten bitartean. Berria - Ekonomia 2004-05-20
Kalabaza txikiz egindako txilibitua jotzen ari da zumezko otar baten aurrean. Gotzon Garate «India harrigarria», 2001 - 39. orr.
Tamaina ezberdinetako txilibitu mordoxka bat elkarri lotuta ipini, eta halamoduzko eskalatxoa osatzen zuten. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 119. orr.
Andrearen txilibitu-hotsaren zain. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 249. orr.
Bere txilibitu ahotsez lelo bera errepikatzen. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 204. orr.
Kaletik begira daude, haien txilibitu aurpegi bekaiztiekin. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 293. orr.
Hark deitu egiten zidan zaintzaile txilibitu batekin, lasterka nindoala ustekabean harrapatzeko eta berari begiratzera behartzeko. Pello Lizarralde «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 50. orr.
Horra Clémence neska txilibitu hori. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 221. orr.
Kondoia kendu eta nire txilibitua ongi lehortu nuen. Aitor Arana «Onan», 2000 - 119. orr.
Poliki-poliki, txilibitua irabaziz doa gogortasun eta kemenean. Juan Martin Elexpuru «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 46. orr.
Belarriak zabalik eta txilibitua lehen baino tenteago nuela jarri nintzen osabari begira. Aitor Arana «Onan», 2000 - 12. orr.
Neskak arnasa hartu zuen, eta berriro heldu zion txilibitutik. Fernando Morillo «Ortzadarra sutan», 2003 - 180. orr.
Banekien nire txanda zela, txilibitua ahoratu eta janaldi oso gozoa egin nion. Juan Martin Elexpuru «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 111. orr.
Txilibituak miazkatu, arrautzak zurrupatu eta uzkiak milikatuz. Aitor Arana «Onan», 2000 - 133. orr.
-Kontuz txilibitua lar erakutsi gabe! -ziria sartu nion-. Edorta Jimenez «Kilkerren hotsak», 2003 - 22. orr.
Han New Jerseyn, hamaika juduk zutela horrelako txilibitu okertxo alaia mohel haren zirkuntzisio lan eskasa zela-eta. Karlos Zabala «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 50. orr.
andreak txilibitua jo (4); nire txilibitua (4); txilibitua jo (7); txilibitua jo zuen (3); txilibitua jotzen (3)