Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

txiletar (orobat xiletar g.er.) 1 izond Txilekoa, Txileri dagokiona.

Txiletar militarrek, beren bandera nahikoa erakutsitakoan, alde eginen dute.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 230. orr.

Helikoptero batetik, Moneda jauregiaren gainetik hegan pasatu ondoren, Konstituzio plaza betetzen zuten milaka lagunen gainean 44 txiletar poeta gazteren 100.000 lan jaurti zituzten.  Berria - Kultura   2004-07-21

Jendea Billy Garlic izeneko boxeolari txiletar bati buruz marmarrean ari da.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 157. orr.

El guante txiletar film laburra dute programatua.  Berria - Kultura   2004-09-26

Txiletar jatorriko gizon bat ere han ibili zen.  Berria - Kultura   2004-10-24

Idazle txiletarren eta kroaziarrenak ziren poesiak.  Berria - Kultura   2004-07-21

Roberto Matta pintore txiletarraren semea.  Berria - Kultura   2006-03-19

Nazio Batuen Erakundeko Haitirako ordezkari Juan Gabriel Valdes diplomatiko txiletarrak oso ontzat jo zuen atzo hauteskunde eguna.  Berria - Mundua   2006-02-09

Germaniarrak Frantzian barna sartu zirelarik, iaz, Bruselako Txiletar Ordezkaritzan aterpetu zen.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 171. orr.

• 2 iz Txileko herritarra.

Ostegunean mahai-inguruan txiletar bat, senegaldar bat eta bi ekuadortar bildu ziren.  Berria - Euskal Herria   2004-03-06

Ehun bat txiletarren hiltze edo desagertze kasuak ikertzen dituen Juan Guzman epaileak.  Berria - Mundua   2004-05-29

Orotara, 8,2 milioi txiletar daude deituta gaur egingo diren bozen bigarren txandan botoa ematera.  Berria - Mundua   2006-01-15

Txiletarra da bera, Santiagokoa.  Berria - Euskal Herria   2006-03-14

Ate aurrean asmatzen ari dira, gainera; txiletarra batez ere.  Berria - Kirola   2006-04-28

Azken bozketaren ondoren, txiletarrak erruz atera ziren kalera asteazken gauean protesta egitera.  Berria - Mundua   2004-06-26

Serrano txiletarraren "Roter Mohn" abesti arrakastatsuak.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 153. orr.

Euskal jatorriko txiletarrekin lantzen ditugu gure harremanak.  Berria - Euskal Herria   2004-06-16

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus