Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

txilar 1 iz landa edo larreko zuhaixka adartsua, zur-gogorra eta sustrai-lodia, loreak mordoetan dituena (Erica scoparia etab.). ik ainar.

Otea eta txilarra hazten ziren ur istilen arteko sastraketan.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 228. orr.

Haritz, isats eta txilarren artean doa errepidea.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 178. orr.

Edozein lur elkorretan, hezetasun poxi bat nahikoa du, goroldioak eta txilarrak humus apur bat prestatzen badiote, han erneko ditu zain xuri finak.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 496. orr.

Graemetarren etxerako bidean txilarrak nabarrak zeuden, udako kolore zuri, arrosa eta ubelak galdu eta herdoilaren kolorea harturik.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 18. orr.

Txilar bat jaio zen, sustraiekin pipak egiteko erabiltzen diren txilar zurtoin-luze eta zuztar-egurtsu horietako bat.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 19. orr.

Miarritze teilatu gorri eta kontraleiho berdeko herri txuria da, belarrezko eta txilarrezko gailurretan paratua, hauen uhindurari jarraiki.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 65. orr.

Haren aurpegia [...] lausotzen hasi zitzaidan geure ibilaldiaren koloreetan, bideko errauts zurian, auzo-lurretako txilarrean, zelaien eta itsaso zatikatuaren urdin eta berdean.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 160. orr.

Eskua sartuko zenion erlauntzari eztitan barrura, eta ahora eramango ondoren, siropa gozoa txilarrez edo mila lorez egindakoa ote zen erabakitzeko.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 20. orr.

2 (izenondoekin)

Txilar gorria, erle eta mendi kaskoekin lotuta dago, maitasunaren gorria berekin duela.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 248. orr.

Txilar xuria, berriz, maitasun grinaren mantsogarri omen da.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 248. orr.

Txilar bat jaio zen, sustraiekin pipak egiteko erabiltzen diren txilar zurtoin-luze eta zuztar-egurtsu horietako bat.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 19. orr.

· Berthak bezala, hark ere txilar ezti-koloreak zituen begiak.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 51. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Txilar sasi batetik bestera lasterka doan sutea bezala.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 102. orr.

Mingain beteen gorria, lakoien horia, paper pusken urdina, hasitako piezen arrosa, txilar hostoen berdea, eta odolkien beltza.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 288. orr.

Arropa grisak zeramazkiten; txilar usaina zeukaten.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 186. orr.

Txilar literatura egiten zuen.  Berria - Kultura   2006-03-28

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

txilar koloreko (5); txilar koloreko frak (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus