Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

txilaba (orobat jilaba g.er. eta jilbaba g.er.) 1 iz tunika moduko jantzi luzea, txanoduna eta mahuka-zabala, erdi-ekialdean eta arabiar munduan erabiltzen dena.

Beti bezala bizi baitzen, ohizko moduan, bere txilaba jantziz eta Koranak agindutakoa zintzo-zintzo beteaz.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 21. orr.

Zapi beltza darama buruan eta txilaba luzea soinean.  Berria - Harian   2005-06-04

Hamalau urte bide zituen mutil bati josi zion begirakunea: gizena zen, tarrapota, hanka-hutsik zegoen, begitartea eta txilaba lohiz zikinduak.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 316. orr.

Desegoki jantzia zetorren, jilbaba, kapela eta sandalia pare batekin.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 20. orr.

Noizean behin, lur koloreko txilabaren hegalak jaso eta jauzi txiki batez gainditzen zuten gaueko euriak sortutako putzua.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 214. orr.

Meharra zen eta, jilaba maiztu batez jantzirik egon arren, elbarrigileak esan bezala, gorpuzkera itxurosoa eta duina zuen.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 165. orr.

2 1936-1939ko gerran matxinatuen alde borrokatu zen marokoarra.

Jende ona ziren txilaba haiek, tabakoa ematen ziguten, eta zekiten gaztelania apurra lardaskatzen zuten gurekin.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 41. orr.

Txilabak beste norabait bidalita falangistek hartu zuten gu zaintzeko ardura.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 43. orr.

"Gorri, egik lan!" txilabek, eta guk "Nik bai lan, txilabak ez lan!".  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 41. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus