Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Txikot horren mutur bat, beste txikotekoak bezala, lehorrean zen artean. Karlos Zabala «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 13. orr.
Karrakaren ababorreko amulako azken txikotari korapiloa neuk egin nion. Edorta Jimenez «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 56. orr.
Ontzia portura estekatzen duen txikota estu lotuta dagoen ziurtatu du. Harkaitz Cano «Belarraren ahoa», 2004 - 21. orr.
Emadazu txikota! Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 189. orr.
Ailegatzean neuk amarratuko nuen txikota aihenean. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 193. orr.
Esan dizuet guk gauzak txarto egin genituela, eta txikota botata kaian atrakatuak geneuzkan ontzi biak, faxistez beteak. Koldo Izagirre «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 232. orr.
Txikotak muturra tornuan lotuta duenez, eta palankak mugituz tornu hori birarazten dutenez, soka tornuaren inguruan biltzen joaten da, eta hala jasotzen dira pisuak obran jarri behar diren lekuraino altxatuz. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 4670. orr.
Hori egin ondoren, tiratzeko txikotak laxatuta jarriko dira aurrena. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 4670. orr.
Tiroko hiru txikota lotzen dira makinan. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 4710. orr.
Garraio-lanak egiten zituen txalupa ez zen arraunez edo motorrez aurreratzen, mutur bitako txikota luze baten atoian baino. Josu Landa «Odolbildua», 2002 - 157. orr.
Gorrotoa bideratzeko modu okerra erabili zuten, guk bizirik utzi behar genuen, Soterok ez zukeen torturatuko txikota lepoan lotu behar zion inor. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 62. orr.
Bigarren txikot-muturra ontzian bertan loturik zeukaten, handixe tira egiteko egokieran. Edorta Jimenez «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 57. orr.