Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

txikoria (orobat txikore g.er.) 1 iz konposatuen familiako landarea, sustraiak eta hostoak mikatzak dituena (Chicorium intybus); eskuarki, sustraiak txigortuaz kafearen ordezkoa egiteko erabiltzen den aldaera; delako sustrai hori txigortu eta xehatua.

Ez zuelako bereizten zer zen albahaka eta zer txikoria.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 65. orr.

Zerba, espinaka eta txikoriaren oihartzuna uzten dute ahosabaian.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 72. orr.

Txikoriaren usaina kafearenari gailentzen zitzaion.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 206. orr.

Loalditik atera berria, txikore bero bat prestatzen dabil.  Berria - Kultura   2004-09-03

Mementokotz, txikorea basoan isuri eta, pausuki hasten da bere erabakia esplikatzen.  Berria - Kultura   2004-09-03

2 (hitz elkartuetako lehen osagai gisa, orobat txikori)

Gosarikoak jaso gabe zituen oraindik eta harraskako putzua tipula zuztarrez eta txikoria hostoz leporaino beterik.  Berria - Kultura   2004-08-20

Ezkerrean, bi txikori metaren arteko hutsunean, hamar bat urteko mutiko bat zegoela ohartu zen, lozorroan, irribarrea ezpainetan, aingerua iduri.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 25. orr.

Erakustokian, ziazerba eta txikori oreek, ontzietan jarririk, pila biribilak osatzen zituzten, puntan bukatuak eta metal zurizko giderra baino ageri ez zuten pala txiki batzuez ebakiak.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 39. orr.

3 txikori belar

Gaixo gazte hitz-gabe batek musikari eta dantzari erantzuten zien; beste bat, aste batzuen buruan, nirekin billarrean hasi zen, eta geroago, jardin botanikoan, bere lehen hitza esan zuen: “txikori-belarra”.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 244. orr.

Han-hemenka mitxoletek, gorosti aleek, txikori belarrek dirdai egiten dute.  Itziar Otegi   «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 120. orr.

Udaberrian, txikoria-belarraren eta apo-belarraren lore horixkek, gladiolo gorrimin ederrek eta kuku-praka purpura-koloreek distiratzen dute pareten ondoan.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 22. orr.

Afariaren mahaia, Mab Erregina buru dela; eta atzean Zerbitzari Jauna, zeinek eskuan daraman txikori-belarrari putz egiten baitio, Maiestateak ordua jakin nahi duenean.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 264. orr.

Lehorrean, berriz, zelai berdeak, eta berdetasunaren artean bitxilore eta txikoria-belarren ñabardura koloretsuak.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 52. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus