Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

txikitzaile 1 izond txikitzen duena.

Masailezur hotz, txikitzaile bat besterik ez banintz bezala.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 57. orr.

Virgilen erantzuna, onez onekoa, itsu gisa portatzea edo are itsu bihurtzea izaten zen: haren egoaren parte baten baliogabetze edo atzera-pausoa; identitate-uko txikitzaile eta ezereztailea, alegia.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 145. orr.

Geldigaitz ziharduen bere egiteko txikitzailean.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 300. orr.

Ezin konparatu ordea herriaren jabe eta txikitzaile diren Ondarreko Martxialen ondorengoekin, bihotza ere txatarrez egina baitute, beren dirua bezala.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 186. orr.

Korronte alternoaren eragin txikitzaile demasak frogatzeko, dozenaka animalia [...] elektrokutatu zituen sistema honen bidez.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 98. orr.

Proiektu «txikitzaileen» aurka indarrak batzeko deia ere egin zuen.  Berria - Euskal Herria   2004-11-07

Desarrollismo txikitzailea.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 141. orr.

Ohartarazpenaren tximista txikitzaileaz eta trumoi zalapartatsuez bazterrak zipriztintzen ditu.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 80. orr.

Merkataritzak baztertu gaitu aurreiritzi basati eta txikitzaile horietatik.  Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 82. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Esklabo-saltzaileak, urre-bilatzaileak, drogamenpekotasun anitzek jotako esploradoreak, buru-txikitzaileak, hegaztien zirinen kontrabandoan zaildutako patibularioak, [...].  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 16. orr.

3 irud/hed arauak-edo hausten dituena.

Arrisku gutxi, proposamen ausart eta txikitzaile gutxi, harritzeko gutxi.  Berria - Kultura   2004-02-15

Lehen auto txikitzailea 2001ekoa izan zen, oso forma biribildu eta berritzaileekin.  Berria - Kirola   2004-02-11

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus