Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Gizon txikitxoa zen, hetikadun bat bezain iharra, makurra eta hanka-okerra. Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 60. orr.
Amona txikitxoa zelako eta zakurra oso handia. Iban Zaldua «Traizioak», 2001 - 62. orr.
Antjeren eskolako lagunak txikitxoak ziren denak, serioak, ez oso hitzontziak. Fernando Rey «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 38. orr.
Anaia Juan gizon txikitxo bat zen. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 81. orr.
Emakume xehe, txikitxo eta zatarra bera, jendeak kakanarru deitzen dien horietakoa. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 326. orr.
Neskato beltzaran bat zen Giulia, txikitxoa eta bizkorra. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 153. orr.
Gizon zahar bat, txikitxoa, zegoen mahaiko leku nagusian. Koro Navarro «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 150. orr.
Farmazialari eta kimikari judu txikitxo batek. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 60. orr.
Lauzatu berria nuen logela bateko komuna, neskame mexikar txikitxo hori garbiketa egitera sartu zenean. Koro Navarro «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 35. orr.
Leihoko kisketari helduta daukadan eskuaren gainean paratu du berea, txikitxo eta leuna. Koldo Izagirre «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 138. orr.
Kezkatuta dagoenean ia nabari ezina den bekokiko zain txikitxo bat handitu egiten zaio. Sonia Gonzalez «Ugerra eta kedarra», 2003 - 198. orr.
Markes Tellagorriren zakurra zen, zakur txikitxo bat, itsusia. Koro Navarro «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 33. orr.
Harro seinalatzen du bere hegazkina: motor bakarreko Cessna Cardinal zuri-gorri txikitxo bat. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 115. orr.
Beste arkupe-bide batek, hura ere kretonazko ehun kulunkariaz apaindua, korridore txikitxo baten gainera ematen zuen. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 104. orr.
Karrajoaren bukaeran bazen ate txikitxo bat, Dionisosek jainkoen edari kaxak gordetzeko erabili ohi zuena. Unai Iturriaga «Berandu da gelditzeko», 1999 - 25. orr.
Errepidetik auzora sartzeko oinezkoentzako aldapa txikitxoan gora. Jon Maia «Riomundo», 2005 - 214. orr.
Koratiloaren ezker poltsikotik ateratako blok txikitxoa erakutsi zion. Joxemari Urteaga «Ordaina zor nizun», 2001 - 209. orr.
Argi txikitxoa, nora eramanen nauzu? Fernando Rey «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 78. orr.
Denok dugu argalgune txikitxo bat: barkabera samarrak izaten gara geure buruarekin, eta inguruan bilatzen dugu gure haserrearen zama noren bizkarrera bota. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 257. orr.
Estatuak badu pittin bat itsusten duen akats txikitxo bat: Cromwell kristau sutsuak turbante bat du, edozein turko paganok bezala. J.M. Olaizola "Txiliku" «101 gau», 2000 - 171. orr.
Kristoren txikitxo haien bertute eta merezimenduak haziz zihoazen eta haien izen onaren usain gozoa inguru guztian zabaldu zen. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 762. orr.
Esan zuen ezin zuela sinetsi hura bere txikitxo kutuna zenik, hain dotore eta hazia ematen baitzuen. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 34. orr.
Herri bateko jende altua jo eta garbitzeko, aski litzateke txikitxoek kaleetan barrena zabaltzea gas hori, ez bailieke berei kalterik egingo. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 194. orr.
-Mariette, txikitxo, garagardoa aparrik gabe eta plater bat txukrut. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 91. orr.
-Etxekoandre, txikitxo, zatoz! Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 275. orr.
-Hi, txikitxo hori, hiri nik... Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 181. orr.
-Ai, ene txikitxo hori, ez negar egin, maitea, amatxok ez dio utziko-eta zuri egun berezi hau hondatzen! Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 26. orr.
Berak burdinsarea zulatu zuenean txikitxoak ginen. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 266. orr.
Txikitxoak eta maitagarriak diren bitartean aprobetxatu beharra dago. Iban Zaldua «Itzalak», 2004 - 17. orr.
Lehenengo urteko txikitxoak. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 119. orr.
gizon txikitxo (5); gizon txikitxo bat (5)
gizon txikitxoa (3)